kabarceno

errinozeronte eta guzti

kabarceno kabarceno

Bilboko Mexikar jatetxean

kuateeeee

Bilboko Mexikar jatetxean Bilboko Mexikar jatetxean

Nabigante

Non ete dau altxorra?

Nabigante Nabigante

txami people

Juerga egun baten, lagun artean

txami people txami people

rockerz

Bi txorra Bilbao Liven, 2010

rockerz rockerz

vigon topaketa alaia

2009an Vigon ataratako. Kasualitatez elkartu ziren han hauek. Bai bai, Galizan, ez Bilbon!

vigon topaketa alaia vigon topaketa alaia

txamian

dale ke te pego!!

txamian txamian

koadrila bazkaria

^_^

koadrila bazkaria koadrila bazkaria

NYC

Zer paisaia harrigarria!

NYC NYC

baleontzia

Iraitzen Aita Guria Baleontzia, Bermion.

Barkue ez da berea, berak behar iten dau berton.

baleontzia baleontzia
  • deadwood

    Posted on Urtarrila 20th, 2012 kimo No comments

    Atzo amaitu nauen telesaila hau. Sentsazio kontrajarriak, atortzen dot.

    Alde positiboak, betikoak, HBO kateko telesaila batez ari garenean. Lehen postuan anbientazioa, eszenario oso landua, jantziak ere, musika ere… Bigarrenez, aktoreen aparteko lana, hitz egin eta mugitzeko moduak, aurpegietako espresiñoak. Gidoia bera, dialogo eta eszena mailan, zein argumentu trama mailan. HBOko edozein telesailatan topatuko dozue hau dana.

    Izan ere, HBO pay per view telebista kate bat da. Honek merkatuaren jolasa aldatzen dau, telebistagintzan. Kapituloa erosten duenak ikusi egingo du ziur, eta hortaz gauzak desberdin egiteko aukera daukate. Diru partida deserdinak (eskuzabalagoak), eta kapituloen egitura ere ez da betikoa izan behar (non tentsio momentuak beti dauden denbora berdinetan).

    Alde negatiboak… ez dire telesailagatik beragatik (uste dot), niregatik baino. Hau da, aurten telesailak ingeleraz eta subtituloak ere ingeleraz ikusten hasi naz. Trama eta argumentu dentsoa daukanez honek, ba sarritan galdu egin izan naz. Konkretamente, telesaileko pertsonaia onena dan Al Swearengen oso modu arraroan mintzatzen da. Gustatu jat, baina aitortzen dot esan dauenaren erdia ez dotzedala ulertu… :P

    Hori, batzutan nahastu edo astun egiten dan serie batetan. Eta bigarren alde iluna telesailagaz baino, honen produkziñoagaz lotuta dau. Izan ere, hirugarren sasoiaren ostean, egiteari itxi zioten, istorioa erdizka itzita.

    En fin, telesaila aparta, zalantza gabe. Hona yutubera igon dodan eszenatxo bat (ez dago spoilerrik):

    Agur!

    . . . : : : k i m o : : : . . .

  • Fuente Humorera Bizirik!!

    Posted on Urtarrila 16th, 2012 kimo 2 comments

    sinatzeko esteka konpondu dot!!

    Aupa!

    Gaurkoan, euskaraz kaka egin nahi dauen batek bidalitako emaila dakartzuet hona, ea atxikimenduak barra barra biltzen direzan. Badakit, ganera, blog hauxe bisitatzeko ohitura daukala…

    Kaixo!

    Berriro be nator faboretxu baten eske aurreko batean idatzi edo konte notzuen kontu bardinen inguruen….Burgos aldean mandamas batek diruegaz eta dirudunekaz bide bardinetik jarraitzen dau, hauek beti eurenera, bazirudienean presiotxue sartzen zebizela, baia mendi ta herritxuetako bide publikoak itxita jarraitzen daurie tipo honen probetxurako ta gainera administrazinoak oin beste alde batera begitu gure dau…

    Horregaitik, ea firmatxu bat botaten dozuen hurrengo link hontan….

    Sinatu.

    ta informazino gehiago gure badozue eukin

    Bloga.

    Fuente Humorera Bizirik!!

    Mile mile esker aldez aurretik!

    Un petó!

    Ala ba, danok sinatzera!

    . . . : : : k i m o : : : . . .

  • Posted on Urtarrila 9th, 2012 kimo No comments

    Ezer gitxi kontetako…

    . . . : : : k i m o : : : . . .

  • #KOLOSALAIZANGODA

    Posted on Urtarrila 5th, 2012 kimo No comments

    Zita daukagu etzi:

    Kontatu nirekin ere, kolosala izango baita. #kolapsala jendetza. Euskal Herriak ozen esan behar du zein den bere aldarria, Estatuaren biolentzia salatu behar dugu. Senide eta lagunen eskubide urraketak ez ditugula gehiago onartuko.

    Ozen bai, baina isiltasunaren ozen gortzailean, Mario Benedettiren berbak gogora ekartzen…

    Diotenez, urtarriletako presoen maniak urtero dire isilak. Niri ez nau konbentzitzen honek. Ez jata ondo iruditzen. Ez gaituzte atxantatuko. Ez gaituzte ixilduko. Beste honetan ari naz:

    En fin, joango gara zalantza barik. Zita benetan garrantzitsua da, joan ahalik ez doana izugarrizko kagada egiten ari da, aitzakirik ez dau. Zatoz ba zeu ere.

    . . . : : : k i m o : : : . . .

  • Ke Grand Band

    Posted on Abendua 29th, 2011 kimo 1 comment

    Azken momentuan idazten dot hauxe…

    Ke Grand Band arituko direlako gaur bertan Galdakaon (Wisconsin), Jazz Giroa tabernan, haien lehen urteurrena ospatzeko, 22:00etan.

    Urte honetan ikusiko dodan azken kontzertua nire herriko lagun hauena izango da eta danoi hurbiltzeko gomendatzen dotzuet, benetan. Old school funk egiten dabe beltz honik, pick up the pieces, can’t turn you loose, soul man, I wish, pass the peas, I feel good besteak beste, etortzen zaizkit orain gogora, aurten entzun dizkiet zuzenean.

    tienen mucha clase man

    Ez galdu!

    . . . : : : k i m o : : : . . .

  • Gabon gaba

    Posted on Abendua 25th, 2011 kimo No comments

    Fernando Silva Managuan haurren ospitaleko zuzendaria da.

    Gabon bezperan, oso berandu arte lan egiten zegoen. Suziriak entzuten ziren eta su artifizialak zerua argitzen hasi ziren, Fernandok joatea erabaki zuenean. Etxean zain zituen, ospatzeko.

    Azken ibilbide bat egin zuen aretoetan zehar, dena behar bezala zegoela ikusteko, eta horretan, urrats batzuek atzetik jarraitzen zutela sentitu zuen. Kotoizko urrats batzuk; biratu, eta gaixotxo bat atzean zuela ikusi zuen. Ilunetan antzeman zuen. Bakarrik zegoen haur bat zen. Fernandok, heriotzaz markatutako aurpegitxoa ikuskatu zuen, eta barkamena eskatzen zuten begitxoak, edo agian, baimena eskatzen zutenak. Fernando hurbildu zitzaion eta umeak eskua ukitu zion:

    -Esan… -esan zion haurrak ahopeka-
    -Esan norbaiti, ni hemen nagoela.

    Eduardo Galeano

  • Amarauna saioan

    Posted on Abendua 13th, 2011 kimo No comments

    Pasa den igandean telefonoz Euskadi Irratiko Amarauna saioan elkarrizketatxoa izan nuen, EH soundz bloga dala ta, Bilblogari lehiaketan blog originalenaren saria irabazi genuelako.

    Jarraian daukazue elkarrizketa, nire zatitxoa zuzenean:

    Eta bueno, nahi baduzue, EITBko web orrian saioa osorik entzun dezakezue, bai eta aurretiko saioak ere.

    Eskerrik asko Amaraunako kideei!

    . . . : : : k i m o : : : . . .

  • galtzaile ?

    Posted on Abendua 9th, 2011 kimo 1 comment

    Durangotik bueltan, bigarrenez, Imanol Galfarsorok aipatutakoa etorri jat burura. Eroso sentitzen garela subordinatuanren rolean, galtzaile izana aldarrikatzen!

    Azoka 1512az ta 1936az gainezka!

    En fin…

    . . . : : : k i m o : : : . . .

  • 10

    Posted on Abendua 5th, 2011 kimo No comments

    Che Sudakak diska barrie atara dau. Hamargarren urteurrena ospatzeko, 10 izena jarri dotzie. Niri ejata gustau baina bueno, taldeak honela bere errepertorioa handitzen segitzen dau. Ez hasieran bezala, beren lehen diska, Trippi Town, mestizajearen hastapen eferbeszentean jaio zan, ta bertan topatu ahal dire himno hauek: perro de la calle (bam bam), la cacerola, cosmopolitan time, sin papeles, la guerra es por dentro…

    Bigarren eta hirugarren diskoek zuzenekoak errepresentatzen dabez: Alerta Bihotza zuzeneko elektrikoaren islada da, ta Mirando el Mundo al Reves akustikoarena. Garai honetan iruditzen zitzaidan estudio albumetan ez dela hori egin behar, erdibideko aukera hartu behar dela, eta Manu Chaok edo Fermin Muguruzak lez, base elektronikoak eta arreglo bereziak (gero zuzenekoan egongo ez dena) sartzea.

    Ta orduan heldu zan Tudo E Possible, ideia horren haritik baina desinflauta. Ez zegoen ondoegi. Ez zuen nahikoa transmititzen. Kanta barri batzuk besterik gabe. Ta oraindiño pobreago egin dabe oraingoan Hamar disko honegaz.

    Eta estilo aldaketa bat ere egon da, gainera. Halako batxata kunbiantxeroa, fanfarria hutsa da egiten dabena Che Sudakakoek. Ez da lehen bezala, ez dago garai bateko reggaerik, runbarik, rock punkirik edo hip hopik… guzti horien elkarketatik sortu daben fanfarria da dagoena… Kantak ere, ez dire kanta erraldoiak izatekotan sortuak eta eraikiak izan, errepertorioa handitu bai baina hit berririk gabeko diska da.

    Zorionez, euren weborrian debalde deskargatu ahalko dozue kanta berriez osatutako lan hau.

    Eta zuei, zer deritzozue?

    . . . : : : k i m o : : : . . .

  • blog aparta!

    Posted on Abendua 1st, 2011 kimo No comments

    Irabazi dogula!

    Nontzeberri webguneak antolatu deuen Bilblogari 2011 lehiaketan blog orijinalenaren saria irabazi dugula!

    Hona hemen kolaboratzaile eta lagun batzuek esandakoak:

    Basoa: OOee eeeeeeee eeeeeeee OOOOO OOOOeeeeeeee eeeeee OOOO OOOeeeeee eeeeeeeee eeeee

    Ke guay! jajjaja. Pozten naz pillo bat!

    JOEEEEEEEEEEEEEEEEE nik gure dot joan!!!!!!!!!!

    Ekhi: Zorionak daneri iten zabizien lanagatik!!! Holako sariak bide onetik zoaziela erakusten daurie!!

    Eigerman: Zorionak denori, merezi du eta, jejejejej

    Irantzu: Tomaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa

    AUPA EKIPO ¡!!!!

    Iago: Epa ahi!!!

    K buena, ekipo :-D!!!

    Keme: Oeeeoeoeoeooeoeoe!

    Eske kasi neure bizitzan kompetizio ofizialik ez doten irabaztearen sentzazioz nau eta kriston ilusiñoa eitenzte! neu banoa be sikiera fotografo ofiziala beharko da ezta eta gainera Julen gabiria bat barruen jakiteak harrotasun geiau emotenzte!.

    Zer ein ahal dogun aurrean, diruegaz edo diru barik be, bakizue zer afari edertxo bat urtea ospatuteko eta nork jakin proiektu futuro batzuei forma emoteko,

    Danadala zorionak ekipo!!!!!!! merezidu dozue eta!

    kimo: oeeeooeeee !!

    diruagaz zer in… ikusiko dogu. proposamen danak entzun eta erabaki, porq afaria itea bat tanzanian eta bestea barcelonan dauela… dana pentsauko dogu lasai.

    AUPA ZUEK !!

    Zuludunba: Zorionak denori Donostiatik, Euskadi Gaztekoak audientziak direla eta urduri jartzen hasiak dira jada.

    Gora gu ta gutarrak.

    Edurne: ZORIONAK bartzelonatik ekipo!!!!!!!

    joeeeee, ni be gurot bilbora joan sarian bila!!!!!! jajajaja. grabau dana da gero erakutsi mesedez!!!!

    Ondo pasa!!!!!
    AGUR!

    Asier: Aupa ekipo!!!!!!!!!!!!!!!!! ez dakit zer irabazi dogun baie bueno!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Zeuzer irabazi dogu!!!!!!!!!!!!!!!!!! ta 300 euro!!!!!!!!!!!!!!!!! Aupa!!!!!!!!!!!!

    Ondo pasa Bilbon, kaguen, urruntxu nau ostantzean agertuko nintzen kriston juergarako!!!!!!!!!!!!!!!

    Ikusten da, bai, irabazle garela jakiteagaz batera zeharo poztu garela, jajaja!

    Eskerrikasko lagunak

    Sari banaketea polito, rollo azkarra ta sinplea. Heldu ginenean oso jente gaztea ikusi genuen han… hasteko, udaletxeko zinegotzi baten… idazkaria (?) hasi zan berbetan, barkatuko doztezue baina, puta mierdazko hitzaldi bat izan zan, mesedez-mesedez-mesedez jarraitu internet erabiltzen, mesedez-mesedez-mesedez jarraitu txateatzen… en fin… Komentariorik ez.

    Gero nontzeberrikoak, irabazleak aurkeztu zituen banan-banan arin baten, bakotzan ezaugarri batzuk aipatuz, eta zergatik izan dan atal horretako irabazlea. Blog pertsonal onena, taldeko blog onena, blog tematiko onenak (bi izan dira)… Azken hauen orduan, hasieakoek ezer esan barik saria jaso eta alde egin bazuten ere, tematiko onenaren irabazleek (biek) berba batzuk esan zituzten. Bigarrenak, Txerra, soziologia blogekoak, errekalde auzokoa dala aipatu, Kukutza istoria gogoratu zauen eta saria haiei dedikatu zien.

    Eta gero ni igon nintzen, tipoak azaldu zauen gure EH soundz bloga “aparta” dala, eta musika gustatzen zaion orok “jarraitu beharko genukeela” eta bla bla bla, ederto, jajaja!

    En fin igon nintzen, mosuak eta eskuak emon y tal, eta gero hitzalditxoa, ba blog horretan ez nagoela ni bakarrik, beste hamaika lagunek ere egiten dabuela; batzuek Donostiatik edo Gasteiztik egiten duzuela, Bartzelonatik, Tanzaniatik ere, Limatik… eta baita Ekhi eta Peio, momenturen baten EH soundzen saioren bat edo beste egin dabelako, eurek ere… sari hau danona dala.

    Eta ya, bide batez… Txerrak esan dauenagaz ados nauela erabat, eta dirua udaletxetik urten bada ere -zinegotziaren “idazkariari” begirada serioa botata- udaletxeak ez dauzela gauzak ondo egiten beti.

    ¬¬

    Gero argazkiak epaimailekaz y tal, ah! Julen Gabiriak, eskua eman dozten bi aldietan, “ei, oso ondo, benetan, blooga oso ondo dau!” esanten eustan, jajaja, nik bigarrenean “klaro dauela!” be erantzun dotzet, jejeje

    En fin argazkiak gora, argazkiak behera, txorrarena egiten, eta ondo, barre batzuk bota doguz.

    Ale ba!

    . . . : : : k i m o : : : . . .