HEZKUNTZA ORRIEN HOT LINE
Hezkuntza orrien top-ten hau azaldu baino lehen, Sergio nire lagunaren bloga aipatu gura dot. Berak aipaturiko helbide batzuk oso erabilagarriak egin zaizkit… (kopiatu dotezela ez esatearren). Hemendik esker mila esan gura dotzet horregatik eta nire bloga aipatzearren, hain komentario positiboak egiteagatik.
Kursilada bat dan arren berari eskeiniko dotzet lan hau: aupa sergio, ¡¡¿AQUI NO SE FUMA?!!
(Orri hauek bisitatu gura badozuz klikatu irudiaren gainean).
1. postua:


Hezkuntza Helbideen 10 Principalesetako lehen postua, duda barik orri honek dauka. Bertan albisteak, informazio asko eta beste hezkuntza orrietara lotura gehiago daukaz. Ezinbesteko tresna!
2. postua:


Zuotako baten bateri euskal hezkuntza sistemako araudia interesatzen bazaio, edo zoroetxera zuzenean, edo orri honetara jo beharko dozue zuon arazoak konpontzeko. Curriculum proiektuak, unitate didaktikoak lantzeko baliabideak…
3. postua:


Orri honetan Estatu espainiarrako aldizkari zientifikoen inguruko informazioa eta loturak dagoz. Askotan, aldizkariak .pdf formatuan jaitsi daitekez. Ezagutza zintifiko guztietako joera garaikide guztiak, etxetik klik eginez!!
4. postua

Ikasle Abertzaleak taldean orria dekozue hamen. Orri hau ez da oso ona, antolaketa eskasa dekolako diñot. Baia berton lantzen dabezan gaiak oso garrantzitsuak dire, ikasleontzako. Era bardinean, irakasle izingo garenontzako be bai.
5. postua:

Ez ete da lotsagarria nire lana hezkuntza orri onenen artean sartu beharra? Sarearen kalitatea hobetu behar dogu: helbide asko baia eduki gitxi dago hor goian!!
Nire orrian aste gitxi batzuetan topatutako orrien zerrenda laburra dekozue, danak Euskal Herriko hezkuntzarekin zerikusia dekienak, urrunetik bada ere.
6. postua:

Asko gustatu zait aldizkari hau: bere diseinua, bere gaien (gitxi irakurri dotezen arren) tratamendua, eta, batez ere, bere eskuragarritasuna, egin klik irudiaren gainean eta .pdf formatoan gorde ahal izango duzu nahi duzun alea.
7. postua:

Benetan gomendatu egiten dotzuet dokumento hau irakurtea. Garrantzitsua da maisu-maistragaientzako, eta irakasle direnentzako. Baina bebai gai hauetaz berba egin gura dauanarentzako… hobe da jakinaren ganean berba eitea.
8. postua

Nire lagunek beti galdetzen dostie aber zelan ein doten blog hau eta eurei irakasteko edo laguntzeko. Gero harritu eiten dira oin hasi nazela ikisten eta oin arte enauela hau inoz egin eta enekiela egiten bez esaten dodanean. Hemen, bloga makeatzen erakusten dotzue blogari bertakoek… Hor ikasi dot hemeko dana.
Batzuek esango dabe ez dala hezkuntza orri bat, baina nik, badela uste dot. Gaur egun irakasleek interneten nahi haina baliabide eta eduki daukaz, eta hauek aprobetzatzen ikisi behada. Horregatik da hezkuntza orria hauxe, duda barik.
9. postua

Orri hau beste ikaskideen blogetan begiratzen topatu nauen. Bertan, lotura asko dagoz hezkuntzarekin zerikusia duten baliabideak eskainiz.
10. postua
Hamargarren posturik ez dago. Hezkuntza helbideak ez dira oso onak. Eta horregatik erabaki dot hamen ez imintea bapez. Reggaedancera joan , eskatu kolakao bat, erretan dauanak badaki zer egin, jarlekua reklinau…
Lar lan eitea ez da ona!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu