MARI, euskal mitologia

Arkaitz Sagasti
Iñigo Urizar
Isusko Lorz
Olatz Sanz

Egin beharrekoa:
1. Pertsonaia
2. Non bizi
3. Ezaugarri fisiko eta psikologikoak
4. Ezaugarri sozialak: ingurukoekin duen harremana
5. Ohiturak
6. Balio sinbolikoa
7. Narrazioak, kondairak batu, LHra egokitu, laburtu…
Gure Lana egiteko, J.M. Barandiaranen “Mitologia Hiztegia” lanetik hartu dogu behar genuen informazioa. Izan ere, hiztegi honetan landu behar ditugun zazpi atalak aipatzen dira.
1. Pertsonaia
Gure pertsonaiaren inguruan kondaira asko daude, eta horregatik bertsio asko daude. Bere izenean, adibidez. Gehienetan Mari edo Dama izena agertzen da eta agertu den herriko mendirik altuenaren izena dauka berearen alboan: Anbotoko Mari, Aralarko Damea… Izen honen jatorria ez dago argi.
Marik senar asko izan zituen, baina garrantzitsuena Maju izan zen, beste batzutan Sugaar edo Sugoi bezala ezagutua. Kondaira gehienen arabera bi seme izan zituzten: Atarrabi ona, eta Mikelats okerra.
Honetaz gai, kondairetan Don Diego Lopez de Harorekin ere ezkondu zela agertzen da, eta bi seme alaba izan zituela honekin, semea Iñigo Gerra deitua. Kondairak dioena geroxeago kontatuko dugu.
2. Non bizi
Mariren bizilekua lur barneko aldeetan dago: kobazuloetan. Euskal Herri osoan zehar ditu egoitzak, eta alde batetik bestera ibiltzen da aldatzen. Toki ezagunenetako bat, guretzat behintzat Anboto da.
3. Ezaugarri fisiko eta psikologikoak
Mari sarritan agertzen zaigu ondo jantzitako andere baten moduan. Zerua gurutzatzen duen gurdi batetan jesarrita. Sua darion emakume baten irudia, antxume (cabrito) baten gainean dagoena. Bere burua ilargi beteak inguratzen duela ere esaten dute. Hegazti oinak batzuentzat, edo ahuntzarenak. Arrano edo putrearen itxuran, arbolarenean, haize bolada bezala, laino zuria… Modu batera edo bestera agertzen zaigu kondairaren arabera, baina denak ados daude hau emakumezkoa dela esatean.
Mari, batez ere, justua da, beragan sinisten dituenak edo opariak egiten dizkiotenak saritzen ditu, edo gutxienez ez ditu zigortzen. Ostera, gezurra esaten dutenak eta lapurrak gogor zigortzen ditu.
Mari oso promiskuoa da, aipatu dugu lehen Majurekin bi seme eta Don Diego Lopez de Harorekin beste bi izan zituela. Baina hauetaz gain kondaira askok bere beste senar eta seme alabez hitz egiten dute. Kondaira baten, adibidez, zazpi seme alaba izan zituen gizon batekin. Gainera, Bizkaiko Jaunen arbasotzat hartua da narrazio askotan.
4. Ezaugarri sozialak: ingurukoekin duen harremana
Aipatu bezala, Marik harreman pertsonal asko izan zituen, senar eta seme alaba ugari. Ez ditugu hemen berriro kontatuko.
Kondaira askotan, Mari apaintze lanetan agertzen da, orrazten batez ere, dirudienez denbora asko honetan ematen zuen. Bestalde, baditu jeinu zerbitzari ugari. Hauek gatibu hartu izanaren kondaira asko daude, neskatxaren amak zuen zor edo promesa baten ordaina, amak madarikazio bat botatzea… beste batzutan Mari neskatxaz jabetzen zen kobara hurbildu zitzaiolako.
Esan dugu lehenago ere, Marik beraganako fedea saritzen duela, eta laguntza eske doazenak lagundu egiten dituela. Ofrendak egiten dionari ere saria ematen dio, berari gehien gustatzen zaion oparia antxumea da. Baina bera bisitatzen duenak baldintza batzuk bete behar ditu. Lehenik, hika egin behar zaio. Gainera, bere koban ezin gaitezke jesarri. Amaitzeko, sartu garen bezala irten behar gara handik (aurreraka sartu ezkero atzeraka irten behar).
Baina Marik zigortu egiten ditu gezurti eta lapurrak. Zina ema eta gero betetzen ez dutenak, errespetu faltak… ere bai. Gehienetan, okerraren arrazoia izan den objektuaz jabetzen da. “Ezai emana, ezak eaman” esaldia hemendik dator: eza, lapurtu izana ukatzea lez kontsideratzen da. Mariren zigor ohikoena hori da baina gogorrena txindorra da. Tximista ere berari egozten zaio.
5. Ohiturak
Mariren ohiturak, nahikoa azaldu ditugu, batez ere ezaugarri psikologiko eta sozialak azaldu ditugunean. Marik apaintzeko ohitura du, Marik harreman afektibo ugari ditu, Marik herriarenganako ardura badu (zigortu edo saritzen ditu)…
Baina badira herrietan zehar Marirenganako fedea erakusten duten ohiturak. Hauek adibidez:
6. Balio sinbolikoa
Mari Lurraren sinbolo edo pertsonifikaziotzat daukagu. Euskal mitologiako erdigunea da eta bere eragina arlo guztietan dago, baina bere ezaugarri zehatzek Lurra edo Ama Lurra dela azpimarratzen dute.
Honez gain eta lehenago aipatu dugunez, Marik arbaso kategoria dauka, Bizkiko Jaunen arbasoa baita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu