zeuk ikusi, bestela… zeuk ikusi!

Gaur gauzatxo bat okurritu zait blogean egiteko. Lagun batzuekaz hasi naz egunero abestiren bat bidalten eta iniziatiba polita iruditu jata.
Pentzau dot, hemetik ere egin ahal dodala (egunero ezpada be astero gitxienez), eurentzako, eta beste zuontzako bebai, klaro… Danean dala eztekot zenbat zarien jakiteko modurik, baia erantzunak ikusita klasekoak bakarrik izingo zariela uste dot.
Total, saiatuko naz abesti eta pelikulak gomendatzen, hauen irudiren batzuk hartuta eta audioagaz, bideoklip kaseroak eginez eta hamen jarriz. Beti ere, nire joerak agerian pareko dire, niri reagge eta mestizaje rolloko musikea gustetan jatala, hain zuzen. Filmak, ostera, era askotakoak ikusten dotez eta horrelakoak (edozelangoak) gomendatuko dotzuedaz. Beste batzutan bideoklip orijinala jarriko dotzuet, bisualki oso atsegina egiten bajata. Inok denuntzietan enauen bitartean…
Honelaxe hasiko naz gaur bertan, baia hori baino lehen RADIO CHANGOren helbidea gomendatu behadotzuet. Honetatik datoz nik ezetan dotezen musika taldeen ehuneko larogeia. Ganera, artikulo interesgarriak ekarten dauz eta horreik ere hemen aipatuko dotez.
(egin klik irudian)
Hasteko, Manu Chaoren Merry Blues abestiaren bideoklip orijinala jarri dotzuet hemen, bisualki oso erakargarria dana. Esan behar dogu, nik baino lehenago tele dyskikoek hartu zutela, eta nik emulen topau dodala.
Beste barik, ez badozu ikusi nahi, zeuk ikusi!

http://www.youtube.com/watch?v=VTWY_HSe8vE

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu