Guitoen inbasioa!

CHI, CHI, CHI
LE, LE, LE,

Hauxe da Aner Orrantia. Neskak, aguantense, badeko nobia eta. “Angelutxu Reblublic of Ea”n atara genuen guitoagaz dekon bataila honen eszena honeik. Besteak Galdakoko sagardotegian ein genduzen oin dala urte batzuk ya. Kuadrilan ondo pasetea gratis iziten da, garestia bazkaitea da baia barre eitea inoz. Sagardotegi honetatik hirutan bota gaitue ya, zarratu behar dabela ta, gu ondiño gabizela tragoak hartzen, Imanolen trikiagaz dantzan, eta komunean hatxisa erretan… Aaaaay.

http://www.youtube.com/watch?v=C0UWFEV9uKU

Bueno, hamen entzun dogun abesti punk estiloko hau CHE SUDAKA taldeana da (Barcelonan bizi deirean mutil argentinoak), eta bi dire egiatan: lehena cosmopolitan time da eta bestea sin papeles. Talde honek bere astapenetan rumba estiloko musikea iten zauen, eta trippy town diskoa holakoa da. Disko honetan abesti honeik ere badauz, rumba estiloan. Gero disko hau zuzenerako prestatzean radikalizatu egin zirean, musika gogortu. Bigarren diskoa, alerta bihotza, holakoa da, reggae punk motakoa, eta bere lehen diskoko abesti askoren bertsio makarrak dekoz lehen esan doten bezala. Oso talde guapoa benetan, nik ikusteko gomendatzen deutzut, baia ezpadozu ikusi nahi, ba… zeuk ikusi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu