dignitate kontua

Txiki txikitatik abertzalea izin naz ni. Nire lagunak bebai beti izin dire abertzaleak (ala ostilango aktoreak). Nire bizitzako alde bat da oin eta izin da beti. Gizarteko irakasleak diñoen modura, nire identitatearen ezaugarriketan funtsezko eragina izan du abertzaletasunak.
Koadrilan honeri buruz, Euskal Herriko errepresio egoerari buruz, gure hizkuntza eta kulturari buruz, Independentziaz, eta Espainiak duen jarreraz berba ein dogu luze, luze benetan. Kuriosoa da Estatu frantzesaz ezkarela aritu horrenbeste.
Alkarrizketa honeetan beste gauza asko eta askoren artetik gai bat gehiago errepikatu dogu. Ia zegatik Espainiak ez deuskun behigoz independentzia aitortzen. Gure artean arrazoi ekonomikoa komentatzea oso gauza arrakastatsua da.
“Euskadik Españari ekonomia totalaren laurdena emoten dotze.
Hamen Murcia baten baino askoz be zerga gehiau ordaintzen doguz.
Zer eingo zauen Españak gure dirua barik? ba kalean eskatu!
Espainiak ez dau hamen inbertitzen, jaurlaritzak ein behadau hori!”

Ados nago horreekaz argumentoekaz. Baina nire ustez zeozer gehiau ere badau. Arraroa eiten jata kaleko gaditano batek zergengatik esatea ez dauala euskadi independiente izitea. Kaleko jenteari ejako inporta zenbat diru jasotzen dan hamen.
Nire ustez dignitate kontua da euren motibazioa. Euskal Herria independiente izanik, zelan egin leike Espainia handiaren nazio batasuna (eta bakartasuna) bermatzeko? Gure independentzia Kataluniar herriaren independentziari lotuta dago.
Baina ez hori bakarrik. Espainiako bazter danak independentistez beteak dagoz, almeriatik finisterrara. Hor dago gakoa. Espainiar nazioa Madrilen eta Castillan dagoala bakarrik, bertakoek ere ihes egin artean!
Asturiaseko independentistak:

http://www.youtube.com/watch?v=fq6K1eQXIBk

Valenciakoak (paisos catalans):

http://www.youtube.com/watch?v=eP4SrkkSCYE

Bueno, mezu hau agurtu baino lehen, jakin behadozue dignitate hori erabat subjektibo eta faltsua dala. Nire amak diño “es un problema de indignidad, es indigno negarnos la existencia”.
Eta arrazoia dekola uste dot nik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu