lapurrak

Zer da globalizazioa? Zergatik edo zertarako badagoz globalizatzaileak diren pertsona, ekintza, jokabide edo jarrerak? Eta zergatik edo zertarako honen aurkakoak; euren burueri “alternatibo” esaten dotzien pertsona, ekintza, jokabide eta jarrerak?
Globalizazioaz berbaz aritzen garenean oso erreza iziten da teorizazioetara eta teorietara jotzea. Erraz hitzegiten dogu eskubide eta askatasunez, eta honeik zapalduak izaten direla, behin eta barriro errepikatzen dogu, etengabe. Baina, askotan adibide barik geratuten gara esan gura doguna azaltzeko orduan eta ordu horretan esan gura doguna ezebezean paretan da.
Baina ez, globalizazioa ez da ikuspegi orokorretatik ikusi behar. Oso erraza da ulertzeko: lapurtu egiten gaitue. Gurea dana ostu egiten doskue. Bardin da eskubide mailan edo baliabide mailan egitea hau, beti ere lapurreta hutsa da aurrean dekoguna.
Wolfowitz y el Banco Mundial: privatizar el agua deitzen dan artikuloan (patxadaz irakurri behar dozue) honen adibidea dekozue. Banco Mundial eta Fondo Monetario Internacional erakundeen, munduko pobreziaren arduradun nagusien, urrungo urratsa azaltzen doskue: ura saldu.
Ez dogu azaldu beharrik ere.
Oraindik ere, bagagoz sistema komunistetan sinisten saiatzen garenok. Praktikak erakutsi izan dauan hondamena nabarmena da, aitortu behar dot. Ezin nezake azaldu zegatik dan hori, gertatu dala bakarrik dakit. Baina artikulua topatu doten web bardinean Fidel Castrori eginiko elkarrizketa batetan leidu ahal izan dodan lez:
“Pienso que la experiencia del primer Estado socialista, la URSS, Estado que debió arreglarse y nunca destruirse, ha sido muy amarga. No crea que no hemos pensado muchas veces en ese fenómeno increíble mediante el cual una de las más poderosas potencias del mundo, que había logrado equiparar su fuerza con la otra superpotencia, un país que aplastó al fascismo, se derrumbara como se derrumbó. Hubo quienes creyeron que con métodos capitalistas iban a construir el socialismo. Es uno de los grandes errores históricos. No quiero hablar de eso, no quiero teorizar; pero tengo infinidad de ejemplos de que no se dio pie con bola en muchas cosas que hicieron quienes se suponían teóricos, que se habían empanfletado hasta el tuétano de los huesos en los libros de Marx, Engels, Lenin y todos los demás”.
Badakizue zertaz ari nazen ezta? “…se habian empanfletado…”
Beraz, pentsatzen ikisi behadogu, testuak buruz ikisi beharrean. Adibideak ulertu behar doguz lehenengo, eta teoriak azkenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu