Una Portada para Norte

Bueno, bueno bueno…
Gaur bi gai landuko dotez baten prezioan. Izan ere WebQuest bat egin izana bezain garrantzitsua deritzot berton landu leikena, hau da “una portada para Norte” proiektuan pasau dana.
:>
Lehenik eta behin, WebQuest azalduko dotzuet. Ni php web questen orrira joan naiz, erregistratu egin nahiz siempre gratis, siempre libre, eta nire webquesta egin dot. Zer da, ba, webquest bat?
Uste baino errazaua da. Guk danok (gure klasekook) badekogu hezkuntza helbideen zerrenda polit bat. Hamen, erabilgarriak egingo jakuzan baliabideak dagoz. Erabili beharko doguzen orriak dire…
Ez, ez dire. Benetako baliabide pedagogikorik ez dago, norbere eskolara egokiturik ez dagoalako. Egon leikena da, eta berez ala da, eredutzat hartu leikezan proposamenak, baia ezin doguz tal-cual hartu, ez dire guretzako. Are gitxiau gure ikasleentzako.
Beraz, zein irtenbide dekogu? Ba gure baliabide propioak eitea. Orduan erosotasun falta bat igertan da, zuk dana ein behar, ikasleeri banatu behar, eta gero ondo gorde behar (galdu ahal dozu, bestela), eta abar eta abar.
WebQuest tarteko irtenbidea da. Eta gerora oso ona egingo zaiguna. WebQuest batetan ikasketa baliabideak prestatzen doguz: unitate didaktiko bat osorik, edo ariketa baten azalpena, edo zeuk behar dozune.
Oraindik orain, lanak proposatzeko erabiltzen da, hau da, ikasleek klasean helbide elektroniko bat apuntatu eta etxetik irakurtzen dabe zein dan burutu beharreko, lan edo proiektua. Baina gerora edozertarako balio dezake.
Erosoagoa da lehengo deserosotasunak desagertzen diren neurrian: ikasleei ez jake banatu behar, eta ondo gordeta dago interneteko helbide batetan. Nahiz eta hasieran lana norberak egin behar dauen, webquestak ugaritu egingo dire, eta geroz eta material ugariagoa eta egokigarriagoa, errazagoa egokitzen topatuko dogu sarean.
Baldin eta irakasleak hortan hasten bagaren…
|-|
Bestalde, Norte aldizkariaren asuntoa aipatu gura nuke. Nire webquestean irakurri ahal izango dozue zer gertatzen dan, baia azalpen lar emon barik (azalpenak emotea ikasleen lana da). Igaz eta aurrekoan Idoiagaz ikasi genuana da, funtsean, zelango aurreiritzi eta estereotipoak dekoguzen eta agertzen doguzen irudietan.
Kasu honetan, ez da arrazakeria asuntoa, ez da matxismoa, ez da homofobia… hauek oso aipatuak dira gaur egun. Kasu honetan osasun mentalaren beharra dutenganako bazterketa da gaia. Ez besteak bezain ezaguna eta baliteke horregatik arriskutsuagoa izatea. Saiatu hausnartzen, denpora badekozue ein webquesteko gaia, ez idatziz (lasai nik eztot zuzenduko), baina bai buruz eta begiradaz.
Ala ba suerte!
88|
Bueno ba, beste barik Portadas Norte webquesta ikustera inbitatzen zaituet. Ondiño bukatu gabe dago baia nahikoa da zer dan ikusteko. Argazki batzuk igongo dodaz eta link batzuk ere jarri beharko dotzedaz, link gehiau.
Ala ba, ikusi, ikasi, goza, eta zeuk egin!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu