EUSKARA AHOAN EGUNA 2006!!!!!!!

apirilaren 27an, danok Deustuko Unira!

Deustuko Unibertsitatean “Euskara Ahoan” eguna prestatu daurie “Agoan” euskara taldekoak. Goiz osoko ekintzak dauz antolatuta:
– Eguna bi hitzaldigaz hasiko da Deustuko Uniko paraninfoan:
­ 10:30etan Andoni Egaña hasiko da erabilerari buruzko hitzaldi bategaz; eta 12:00etan Jon Maiak Riomundo liburuaren aurkezpena egingo dozku.
– Hitzaldiak akabetan direzenean kalejira baten musikea segiduko dogu paraninfotik landara.
– 13:30etan animazinoa eta jolasak egongo direz landak, euskaldunok alkar ezagutu deigun, eta barre batzuk botateko.
– Eta eguna amaituteko, zelan ez, tripea beteko da bazkari bategaz landa ondoko aparkalekuan: “sagardo bete bertso” deitu daurien bertso bazkariagaz. Ordaindu behar dan bakarra bazkari hau da. Eta 5 euro bakarrik!!! (igerten da honik gazteon prekarietate ekonomikoa kontuan hartuten dauriela…. jaja)
Egun hau eztau Deustuko Uniko ikasleentzako bakarrik zabalik, eta horregatik, danontzako deia zabalduten dot hemetik: euskararen erabilera, bai Deustuko Unibertsitatean, eta bai beste unibertsitateetan be bultzatu gura dogula erakusteko.
ANIMATU ZATEZIE!!!!!! (ni falta barik joango naz)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu