Musua kolorez

Musua kolorez aldatzen da segun zer nahi dugun esan.
Musu txikiak zaratatsuak eta dibertigarriak dira; gorri kolorekoak dira eta “maite zaitut” esaten digute zoriontasunez.
Badaude ere bitaminaz osatuta dauden musuak, laranja kolorekoak direnak eta “egunon” esaten digutenak.
Belarrietan kilimak egiten dizkigutenak berde kolorekoak dira.
Batzutan musuak luzeak eta lasaiak dira, urdinak maitasun handia erakusten digutenak dira.
A zkenik, “gabon” esateko musua zuria da, elurra bezalakoa eta isiltasuna eta bakea erakusten digu.
Musuak koloretakoak dira, ortzadarraren modukoak.
Galdakaon, gabonetan, ipuin lehiaketa bat antoletan da urtero. Galdakaoko ikastetxe guztietatik ipuinak bidaltzen zaizkie udaletxekoeri eta honeik, onenak argitaratzen dabez eskoletan debalde ematen daben liburu baten. Poematxo hau Xabier Ruiz Olabuenagak egin zauen, 2005eko gabonetako ipuin lehiaketarako, eta bera, Gandasegin Lehen Hezkuntzako bigarren mailan ari zan ikasten. Zoragarria ezta? Zortzi urteko ume baten poemak, bihotza unkitu nau.

Comments are closed.

Tresna-barrara saltatu