Ganberro!!

Aurreko barikua izan zen, ganberro hauek putxuzulo gaztetxera joan zirean eguna.

Goizean eskolako lanak eiten aritu nintzen, arrakasta gitxigaz,    baia saiatu egin nintzan. Arrastiko lauretan lagun batzueri che sudakaren Amsterdameko zuzenekoaren kopia bat emotera bajatu nintzan, baia ez egoan inor euren txokoan… Ekhi deitu nauen orduan eta mariguana apur bat eskatu notzen. Bere anaia Aritzen lonjan egon ginan, eta bosterdiak aldera, nire neskengana urten nintzan. Segituan, tren estaziñora abiatu ginan Naiara, Irantzu, Aurkene, Edurne eta ni…

Trena. Bi orduko bidaia horretan, gitxienez, "buen rollito" generaman, asike berbaz -eta baten bat zarataka- joan ginan. Gipuzkoan sartu ginanean, Iranek ekarritako kalimotxoa atara, eta edaten hasi ginan. Naiarak kimori, kimok Irantzuri, Irantzuk Naiarari (con intervenciones espontáneas de Aurkene…) eta botila mareatu arte!

Edurne, bitartean, tripako minagaz… Eta gu, Irantzuk eindako tortila marabilosoa jaten, ogia txarra bazan be, oin ya badakigu nok ein behadozkun bazkaria… jejejeje

Hara heldu (zortziretan) eta Arranora joan ginan artez, bertako consumean zeozer erosi gura genuan arren, ezkenuan erosi…

 

 

Saioa agertu zan azkenean, "holan jakingo dogu zelan joan gaztetxera!" baia gero errazaua izan zan, lila koloreko bigarren eraikina zan. Gaztetxeak beti dire kolore horretakoak ala?

Hara heldu ta, mutil bat egoan barrako kanpokaldean tragoa edaten, Irantzu joan zan beragana preguntetan ia nok zerbituko gaituen… Alkarrizketa baten ostean, neu sartu nintzan bi katxiak hartuten, kuriosoa da benetan, zelan fidetan dire bizkaitar batzuekaz… Ze jente majoa benetan.

Tragoak eta tragoak edan genduzan, eta Edurnek mutiko bat ikusi zauanean, ezetuten zauala esan otzen Irantzuri eta honek zarataka deitu zauen. Mutikoa geugana etorri zan, oso sinpatikoa bera, bai benetan… Leo zan Che Sudaka taldeko bigarren kantantea… Zelango sinpatikoa dan, porDios! Ordubete bai berbaz egon ginan beragaz, bere kamisetea, poltsoan neraman Amsterdameko diskoaz, lo bueno del euskara es que en el diez esta "amar", berak eztakiela espainola baino, nahiz eta zeozer italianoz idatzita eukin… Oso sinpatikoa bera. Ya kontzertua hasi behar zan eta barrura joan zan. Gu, tragoak amaitu, eta atzetik joan ginan…

Eskerrak, sartzerakoan tarimatxo bat ikusi genuan gaztetxean eta hor joko ete zuten beldurragaz… Ez! Barruan beste "gela" baten izan zan kontzertua. Akustika oso txarra zan eta ni triste jarri nintzan… ordu lauren, gero dantzan egon nintzan. Zelango ganberroak! Euren weborrian esaten dabe ya "fue el acustico más punk de nuestra vida" eta hala izin zan… Hamendik aurrera, enaz gauzetaz ondo akordetan… Zelango  juergea!

Gaztetxetik tabernetara joan ginan, eta han Borja ikusi nauen, Borjatxof, eta haregaz egon nintzan, gitxi baina! Eztakit oso ondo zer ein eta nora joan ginan, eztakit ze ordu zan tren estaziñora joan ginanean… Puta mierda! Hiru ordu eta erdi bai egon ginan han botata, bakarrik eta lo ein nahian…

Aurkene armosetan joan zan eta gu, tonto koadrila, ezkinan beragaz joan! Zelango tontoak benetan… Nik pota bota nauen… Enauen ganean bota ba flexiblea nazelako eta zama apur bat luzatuta, nahiko. 8:30ak arte ezan trenik etorri. Sartu eta lotan hasi ginan, lantzean bahin itzartu eta albokoa usaintzen genuan, puaj! (Nai, ez da zugatik, nigatik baino, eztakit zelan aguntau zenuan nire alboan!)

…Irantzuren alboan tipo extraño bat jesarri zan…

10:30ak aldera heldu ginan gure tren geltokietara… Eta etxera abiatu nintzan gaueko azken peta (goizeko hamaikak lauren gitxiagoetan, gabeko azken peta) eiten… Zelango beroa lo eiteko be… Holan ezin da. Geu bebai ganberro batzuk einda gagoz!

Arriba la vaina!

Hasta que choque China con Africa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu