Avante currante!!

Hiru gauza kontekotzuedaz.

Alde batetik, eskolan hain preziatua dan ohorezko matrikula lortu dotela blog honengatik. Azterketa enauen uste bezain ondo ein, eta beldur nintzan… Oin bentajak euki behako dodaz, ez? Bat, datorren matrikulan asignatura bat debalde, nire kurrikulumean (oposiziñoetarako) hau apuntako dot, eta media igon dot holan eta HH eiten hasi ahalko naz… Oso ondo, bai. Baina informatu behako naz, hobeto. Ia Jimmyk be lortu dauen.

Beste gauza bat, "A Per Loca" cda urten da. Ez merkatuetara, eta ez dakit zelan, baia erosi eingo dot. Enauen "añejo reserva" erosi, ez dot "siempre fui loco" erosi… Eta hau bai, toketan da hau erostea. Komunikando.net blogak egin dau konpilado hau, hango talde autosubentzionatuekaz, reggae eta ska galegoa indartuz. Eta Che Sudaka bezelako talderen bat ere badau tartean. Erosiko dot ziur.

Eta, amaitzeko, esan gura dotzuet beharrean hasi nazela. Renfeko estaziñoak, aldiriak, garbituten nabil. Gaur bertan San Mameseko geltokiko kristalak garbituten ibili naz. Gero, arrastiz euria hasi da eta barriro loitu dire. Enago batere ohitua lan egitera, zutunik egotera orduak eta orduak jarraian, goizean 5:00 aldera altzatzera ohitik (6:00tan Abandon egon behanaz eta), eta nire lankidea danez un soso de escandalo, enago ohitua ixilik egotera… Eta esango dozue pena ematera natorrela… eta hala da!

Ah, ahiztu baino lehen, lehengo egunean, Errekalden La Kinky Beat ikusten, oso ondo pasa genduan. Hor nire kronika: Hara joan, ardau gorria edan genduan, La kinky beaten kontzertua ikusi genduan (oso ona, webekoa bezelangoa), txoznetatik ibili ginan eurekaz berbaz (aupa Manolillo loko kinky, eta aupa Rudemano ) eta gero gehiau edan, eta peta batzuk erre, eta gero edan gehiau, eta etxera joan mozkortuta. Bizitzan gauza berriak proba behadoguz eta!

Bueno pipol, egongo gara beste baten!

 . . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu