Marijaiagaz, euria be badator

…Badator Marijaia…
…Marijaia gora, Marijaia behera…
…Gure Marijaia…

Urtero bezela, munduaren kapitala dan, eta inguruko hiri handienaren jaiak hasiko diranean… euria dator. Danean dala, urtero pasetan dot jaia mozkortuta, de puta madre pasetan dogu… Asi que, nik euriari, ONGI ETORRIA emongotzat. Tipo totem, edo.

Normalean, gaur bezelako zapatuetan, etxean egoten naz nahiko berandurarte. Eta inoz eztot txupin hori ikusi… "Inoz" diñonak guzurra diño, baina bueno. Aurtengo txupin garbia, akordetan banaz telebistatik ikusiko dot.

Ondo pasa jaietan, mesedez saiatu tren estaziñoak lar ez loitzen, gero nik garbituko dotezelako. Eta bueno, reggae kontzertuetan ikusiko gara, askotxo dagoz. Gaur bertan Macaco taldea, Guggenheim alboan.

Mosuak, eta aaaaaaagur!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu