mila istorio

"kontau zeuzer, kontau zeuzer"

Hori esan dozte lehen Basoak, lagun batek. Nik hamen mila istorio dekotez kontetako, eta eztodaz kontetan ba oin enabilelako konputadoragaz hainbeste denpora.

Kurroa laster amaituko dot, aste bat gehiau… Ya eztot pintada gehiagorik kenduko, eta badakit baten bateri ejakola gustau nire beharreko parte hori. Joe, eztakit zelan esplikau, nire kurroa zan, ezdot aukerarik horretan.

Laster bebai unibertsitatera barriro, kursorik berezienean. Lehen Hezkuntzako bigarren mailako asignatura bi eingo dotez, eta Haur Hezkuntzako ahalik eta gehien. Bihar bertan noa Leioara "simultaneidad" delakoa eskatuten.

Ordutegi horregaz (kalkuloak ein dotez) astelehen, martitzen, bariku, zapatu ta domekan jai eukingo dot. Asi que gura neuke, saiatuko naz… bajoa behingoz joten ikisten, irakatsiko nauen baten bategaz. Eingo dot, baina lehenengo irakaslea topa behadot.

Ah, zuok eztakizue? Bajo elektrikoa erosi nauen, oin dala urtebete baino gehiau. Gero web orri bategaz zeozer eiten hasi nintzan, baina fundamento barik. En fin, benetan ikasi gura badot, baten bategaz ibili behako naz.

Bilboko jaiak, ba egia esateko eztakit, deszepzioa apur bat, baina onartu beharra ondo egon direala. Kuriosoa, ezta? Esplikauko naz: Asteburutan bakarrik urtenda (beharrean ibilteagaitik) ba ondo egon dire, lau juerga egun, mozkorra, ta bederatziak aldera etxera gabero (*** goizero, ups). Txozna batetik bestera ibili ginen, eta barreak bota genduzan, jo!

Baina, nik gehiau espero nauen. Eta erabaki dot, etxean ezpadogu dirurik behar, datorren urtean eztodala lanik eingo.

···:::···

bueno, bale ya ez?
benga, aaaaagur!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu