afro latin cuore

Noz edo noz kontau dotzuet ya zeozer Che Sudaka talde emigrantearen inguruan. Taldeak eboluzio lerroak baino, saltoak emoten dauz bere disko danetan.

:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

– Sala Cibeles 2003/04/30: taldeak kalean jotzen zauen lehen kontzertu honen aurretik. Lehenengo kontzertu elektrikoan, oso soinu urbanoa daukie. (pirata)
– Tripi Town (2003): Bartzelonako euren auzoaren izena dekon (plaça Tripi) diskoa, Cibelesera eroandakoaren antzekoa da, estudioan. Reggae, rumba, perkusioa, kitarra akustikoak eta soinu elektrikoak bebai.
– Bretagne 2003/08/01 Esperanzah: Che Sudakak badaki direktoak egiten. Soinu elektrikoaren indarra ezin da ukatu. (pirata)
– Alerta Bihotza (2005): kontzertu piloa jo dau taldeak elektriko energiko horregaz eta estudioan hori plasmatuten dabe. Disko ona benetan, oso makarra: reggae punk estilokoa.
– Melkweg Amsterdam 2005/11/11: Disko horren zuzeneko aplastantea. Punk ska eta reggae, baia batez be juerga, itzelezkoa. (pirata bebai)

Gero eta makarragaoa izan da euren ibilbidea, baia egiatan, akustikoa mantendu egin dabe. Afrolatincuore de Che Sudaka izenean kontzertu akustikoak emon dabez, Zarautzekoa bezelakoa (han egon ginan gu). Kaleko sonua, gitarra gogor astinduz, eurek diñoen bezala "acustico punk"…

Disko barria dator, akustikoa izango da eta (zelan ez) Afro Latin Cuore izingo da bere izena. Leidu dot dvd bategaz datorrela bebai. En fin, irrikitan nago. Hamen jarri dotzuedan abestia Che Dubwise Version da, Tripi Town diskoko azkena.

Ei, ondo pasa, eta mosuak, eta gogoratu:
Je t'aime

aaaaagur
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu