domekagoizaleak’06

Pasa dan domekan, 12::00retan parau ginan Galdakaoko Biberora igoteko, Imanolek ekarritako zerbeza, azeituna ta pateagaz, Naiarak eindako sanbis marabilosoekaz, Irantzun filete gozoekaz, Aiestan amatxok eindako pila pila pila patata tortilagaz eta goizean prestatu nauen oilo petxugekaz. Ogia erosi, ur botilak bete eta gora igon ginan.

Gure intenziñoa, ba mendiko bakardadean picnic ein eta tanborra jotea, nire djenbe kutre pare bat, Irantzuri Tunezetik ekarritakoa (askoz be handiau eta hobea), eta zelan ez, Imanolen akordeoia. Baia hori goia domingeroez josita egoan. Guk ostera, aurrera jarraitu genduan gure eskandaloagaz.

Apurka apurka, alboan jesartzen zan jentea urrundu egiten zan. Baia tanborra joten oso (baina oso) baldarrak garen arren, oso ondo pasatu genuan, barre batzuk ein eta bideo ta argazki batzuk atara. Beitu zelako rollo ona, beitu!

http://www.youtube.com/watch?v=f5ykY6lbUeY

Urrungo domekan, Imanolek lagunduko gaitu. Ia fundamentozko zeozer ikisten dogun, eta ya egunen baten, irakasle dan bategaz arituko gara. Batukero eingo gara? Ia hala dan…

(tu tu ka, tu ka tu)
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu