Bueno bueno bueno

Ordentadorea apurtu ein zan oin dala aste bi. Gero biaje asko ein dauz nire etxetik informatika dendara ta hangoak hona etxera be etorri dira birritan. Espero dot konponduta egotea definitibamente. Interneten bagauz azkenean eta ordenadorea ez da amatatuten bakarrik. Antivirusa instaletea lortu dogu bebai. Oin programa asko ipintea falta da baia bueno. Euren artean honeik: divxplayer, givanimator, switch, video mp3 extractor, canon (kamaragaz datorrena, hau igual ez dot iminten), dvd shink, openoffice, quicktime, real player, photoshop… De paso bideoak editatzeko programa on bat topako dot bebai.

Gauza asko pasau dire denpora honetan. Ordenean kontau ezkero lehenengo Fermin Muguruzak BECean emonado kontzertua dator. Bertako argazki ta bideoekaz bideo bat eingo dot (zelan ez) ta igon behako dot. Egun horretan oso ondo pasau genuan eta ez dot gura itxi bere bideoa ein barik.

Honegaz lotuta, Oianak bere kamerea galdu zauen egun horretan. Oianan kamereagaz izin dire hemen ikusi dozuezan argazkien %90a. Bere kamara barik hemeko bideo ta argazkien martxa barriro bajauko da.

Oin dala gitxi jakin dot familiako lehengusuek noizbehinka blog hau bisitatzen dabela, eurentzako mensajeren bat itxi gura nauen pasa dan zapatuan eindako bazkaria baino lehen. Eziniezkoa izin zan. Danean dala, nire lehengusu Jonanek idatzi ein dozte ya, milesker benetan. Zure eta nire artean, seguramente ez dodaz kuadraditoak bez antzeko ezebez eukiko 2007ko udan.

Orduan enterau nintzan "el primo borroka" nazela. Baia ze ostia, badekoguz lehengusina punki batzuk bebai, eeeh…

Klaseko gauzak bebai abandonauta eukin dodaz baia arin imini dodaz gaurkotuta. Uste nauena baino hobeto, bai benetan.

Etxe barria erosten gabizen honetan, hori be aurrera doa. Giltzak emon dozkuez ya eta barrura sartu gara. Argindarra badekogu, ura bebai, gasa aste honetan bertan jarriko dozkue. Ezkatza eskatuta dekogu ta Ikea horretan erosi dogu, inok iritzirik badeko honen alde ala kontra itxi deiela lasai asko behean.

Kuadrilakook txamizo bat hartuko dogu laster eta ya koldo, espiga, mixi ta horreena ez dogu hainbeste bisitatuko. Beldurrez goaz batzuk, aurreko txamia azkenean desastrea izan zalako. Nik uste dot, ostera, oso pertsona diferenteak garela oin, helduagoak bai. Igarriko dozue kimoblog honetan txamia. Igarriko dozue.

Bueno ya amaitzeko…
Gure koadrilako Ibai Erresuma Batuan dabil bizitzen. Irailetik, ala urritik dabil han. Beharrean dabil hotel baten, bakarrik joan zan baina arin ein dauz lagunak han bebai. Hurrungo domeka honetan hara joango gara. Bere herrira ez, Londonera eta suerte badekogu aste oso bat emongo dogu han beragaz. Horregaz bebai argazki eta bideo mordoa eitea espero dogu, ia ala dan, eta saiatuko naz handik blog honetan idazten.

Zeozer ahiztu bajata ba beranduau kontako dot.
aaaaaaaaaaaaagur
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu