londoneko kronikak II

Bueno etxera etorrita, lehengo egunean hasitako kronika amaitu behako dot ezta? Zapatuan idatzi nauen azken biderrez ta astelehenean arrastiz (gabaz) ailegau gara Loiura. Hiru egun gehiau konta ahal dodaz.

7yh day:

Goiza horretan ezkenuan ezebez ein eta nik ordenadorea hartu nauen idazteko. Londonen lehen aldiz albergean bazkaldu genduan espageti batzuk (eskerrak, dirua gastau eta gastau ein dogu eta).

Arrastian Londoneko euskal etxea topetan ibili ginan. Bethnal Green auzoa. Asike metroan sartu eta auzora bidean jarri. Ta ostia, transbordoa ein beharreko estaziñoa pasatu ta Aldgate (linea horretako azken estazioa) bertan amaitu. Barriro aurreko estaziora joateko trenez aldatzera ausartu ginanean trenak alde egin zauen… ta beste batek ere bai. Asike tren baten jesarri eta joan arte itxaron ein genduan.

Azkenean transbordoa eiten dogunean, Bethnal Green auzorantza doan undergrounda hartu… baina ostia! Honek bank auzora eroan gaitu (parada bat ein behar genuan eta atzerantza ein dogu). Megafonotik diñoe Bethnal green eta hortik aurrerako estazioño danak zarratuta dagozala… Lurrazalera igon eta metroko langile bateri preguntau ostean zortzigarren busa hartu eta azkenean Bethnal Greenera ailegau ginan.

Preguntau dogula diñodanean, Ibaik preguntau dauala esan gura dot, bere ingles maila oso altua dalako.

Auzo hau inmigranteen auzoa da. Batez be arabeena. Emakumeen soinekoen denda asko, oilo haragitegiak, negozietan musika arabea… Iagok diñoen bezela, hau Londonen etxeak merke dekozen auzoetako bat izango da, atzerritarrek ordaintzeko modukoak. Liburuak (la guia del viajero independiente, guretzako Qran bat izan da) diño bertako jenteak oso jarrera itxia dekola, identitatea gordetzeko ohitura. Guri adibidez, bi harri bota zizkiguten. Harriak baino zeozer biguna izan zan. Batek niri emon zidan besoan…

Apur bat preguntauta, Oxford Housera heldu ginan. Oxford House kultur etxe bat da, hainbat alkarte batzen dauzena, euren artean euskalduna. Hara sartu eta berba ein genduan errezepzioko jenteekaz. Jo! oso mojoak, bai benetan.

Eurek esplikatu ziguten Euskal elkartea ez dala ezebez inpliketan ezertan, ez dagozela han eta ia inoz ez direla egoten. Ez dagozela ezebez eiten, ez dauela proiekturik martxan. Ibai lan bila joan zan hara, hortaz, telefonoa lortu, eskerrak emon eta handik, metrorantza joan ginan.

Gero Nottin Hill auzora joan ginen. Han bi gauza dagoz, Nottin Hill bera eta zapatuetako azoka. Portobelloko azoka oso polita dala esan ahal da baina gauza danak oso antzekoak direnez laster dana ikusita dekozunaren sentsazioaz paretan zara merkatua amaitu aurretik. Ibaik mr Bobbyren kamiseta bat erosi zauen eta ni disko denda batetan sartu nintzen ia the clash taldean London Calling diskoa erosi ahal nauen, baina ez. Han ez egoan.

Portobelloko merkaua ikusi ta gero, metrora bueltan Nottin Hilletik pasau ginan eta ez deko ezebez adierazgarri. Klase erdi altukoen etxe zuri eta familiarrak. Kuriosoa apur bat baina ez larregi bez.

Etxera batu, txorizoagaz bokata batzuk ein eta juergan urten ginan. Ashlee albergean Ekhik klaseko bat topatu zauen eta beragaz joan ginen arren, laster desesperatu ginan taberna baten sartzeko ilaragaz. Asike barriro Soho aldera joan ginan juergan. Egun hau apur bat sosoa izan zan. Musika oso techno iluna zalako, tabernetan sartzeko itxura desegokia eukitearren (aitzakia: lau mutilek bi neska bakarrik ekartea).

Asike, oira barriro!

Zortzigarren eguna:

Goizean hamarretan altzau behar ginenok hamaiketan altzau ginen. Camdem Town auzora joan ginen goizetik. Camden townek turistentzako tranpan fama deko, eta esan lei kristolako azoka bat dala. Azkenean London Calling topau nauen, eta etxera noa diskoagaz, yujuuuuuu!!! Arropa pila bat erosi genduan, eta majia ein behar izin dogu Ibaik bere erregaloa erosi ez zezan.

Iagok kamiseta bat erosi zion Ibairi, polita zala esan zauelako honek. Motxilan oztondu eta gero egun guztian bijilatu ein zauen, kamisata erosteko zorian egon zalako (eta Iago esaten, “ba kamistea hori oso itxusia da”) eta motxilan begituten zaualako noz edo noz. Zelako barreak.

Camden Townen bazkaldu (Iagok eta nik fajito mexikarrak) eta barriro joan ginan British Museumera, aurrekoan sala batzuk itxita egon zirelako. Japoniako, Koreako eta Suramerikako aldeak ikusitakoan, etxerantza joan ginan. Afaldu, korreo elektronikoko gauza batzuk gestionatu, eskatergori eta tabu bezelako jolas batzuetara olgau eta oira bastante goiz.

9th day:

Inoz baino arinau altzau gara danok. Dutxa hartu dogu, maletak ein, armosau, izarak errezepzioan itxi…

10:00etarako kalean gauz eta barriro goaz zentrora Big Ben eta parlamentoaren inguruan azken paseotxoa eitera. Halako toke melankoliko batez Kings Crossera joan eta Ibairen maletagaz, Tottenham Hale estaziñora joan eta bera agurtu dogu. Sei hile egingo gara ikusi barik (ay, bueno ez, bost hile eta erdi bakarrik). Ekhi burumakur bueltau da, Jonek malko batzuk bota dauz… Oso emotiboa izin zan, bai.

Hyde Parkera joan gara hortik Peter Panen estatuatxoa ikusten, eta topau ein dogu, yuji! Euria hasten ari zan eta All You Can Eat pizzeriara joan ginan barriro.

Handik aurrera puta dekadencia: korrika albergera, maletak jaso, korrika heathrowera, problemak metroagaz, transbordoa ein eta ailegau, Iberia topau eta ostilango kola etxon ostean maletak fakturau (tipak esaten zauen telefonoz “a ver unas maletas para Valencia… digo Bilbao…. entonces q hay hueco en el avion de Valencia?…”). Gero korrika aeropuertotik, kontrola pasetan bebai ilara ia osoa saltatu, ta kontrolean zapatilak kendu behar, ze kuriosoa. Korrika gehiau ein eta abioan sartu, malamente. Jezarri eta etxera. Biajea amaitu da.

Amaitu? EZ!

Bilbon maletak jasotzen gagozela, ez datozela, ez datoz… Maletak ez dire gure abioan etorri. Erreklamazioa ein, konpenzaziño ekonomiko eskatu (kasurik pez baia bueno) eta gaur gabaz ala bihar etorriko dirala diñoe. Ganera gauza normaltzat hartu behada hau!

Bueno bueno bueno, maletak ailegetan diranean, dekodazen foto danen DVDa jasoko dot eta kamarako kablea bebai. Ordurarte etxon behako da fotoak ikusi ahal iziteko.

Dana dala, biajea ondo egon da, espektatiba danak superau ein doguz, danok ezpada, nik bai. Orokorrean de puta madre. Personalki, Ibaigaz oso ondo (see you later, and be the water, my friend) eta Sara eta Jonegaz be ondo, alkar ezetuteko aukera itzela izin da hau eta.

Mosuak daneri, bihotz bihotzez.
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu