Fidel Nadal

Rasta far I…

Fidel Nadal Argentinako abeslari polemikoa dogu. Todos Tus muertos talde potenteagaz hasi zan. Talde fidel nadalhonek punk gogorrena eta reggae ilunenak nahasten zauzen, eta Fidel, reggae kantetako abots perfektoagaz agertu zan. Jamaikara joan eta rastafarismoa benetan ezetu zauen. Fanatiko ein zan. Eta TTM taldea hondatu zauen. Hori diñoe askok. Urte asko pasau eta gero, TTM barriro batu direnean, Fidel barik emon dabez kontzertu barriak…

TTMko garaietan beste talde baten be ibili zan. Lumumba. TTMko beste abeslariekaz. Talde honek musika reggaea bakarrik iten zauen. Baia kalitate handikoa.

Fidelek mila aldiz parte hartu dau besteen diskoetan. Aipagarriena Mano Negraren Casa Babylonen. Fidel eta FidelCasa Babylon Mano Negraren amaiera eta Radio Bembaren jaiotza danez, hor egon zan Fidel bebai. Eta Mano Negra – Radio Bemba – Esku Beltza taldeak eindako kontzertuetan bebai, horregaitik, Fidelek bere abotsa iminten dau Negu Gorriaken Radio Raheem abestian, Bilboko kontzertuan, 93an.

Honen guztiaren ostean, Fidel bakarlari moduan hasi zan. Pista elektrikoen ganean abesten dau. Reggae abestiak idazten dauz eta bere lagun DJek musika prestatzen dotzie. Raggaton asko topa ahal dire adibidez. Modu honetan, kapaza da urtero bi edo hiru disko ateretako (niri ejataz asko gustetan, oso prefabrikauak direlako).

Letreri buruz, esandakoa, Fidel fanatiko rastafaria da, eta kultura rastak diñoena abesten dau.

Hamen abesti batzuk itxi dotzuedaz, ia gustetan jatzuen.

TODOS TUS MUERTOS andate
LUMUMBA aca estamos
MANO NEGRA drives me crazy
NEGU GORRIAK radio raheem
DANCING MOOD they laughed
MIMI MAURA no, no, no
FIDEL NADAL rasta vive

Link:

Fidel Nadal
Todos tus muertos
Lumumba

Aaaaaaaaaaagur
. . . : : : k i m o : : : . . .

Tresna-barrara saltatu