auto plajioa?

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Lehen Hezkuntza, bigarren maila. Euskara eta bere didaktka II. Iñaki Gaminde.

Beste gauza askoren artean, lan bat egin behar dogu irakasgai honetan. Testu tekniko bat idaztea, gaia librea dalarik. Bertan idatzitakoa asmatu ere egin ahal dogu, guzurrak esan, gura ezkero. Egokitasuna, zuzentasuna, kohesioa eta koherentzia dire zaindu behar doguzenak. Eta berak emondako eskema jarraituz ein behada.

Iñakiren gomendioa hauxe da: beste asignaturaren batetan lan bat ein behar badogu, lan biak batutea. Holan lan erdia egiteko. Nire galdera hauxe izin zan: ia lehendik egindako lan bat moldatu ahal dogun testu tekniko bihurtuz. “Bai, beste posibilitate bat da”.

Lana taldekideen artean ein behikastenarrean, nik prestatu nauen, eta gero taldekideei pasatu euren iritzi eta aldaketak sartuteko. Duela urte bi Hezkuntza Artistikoa irakasgaian erabilitako lan baten moldapena da, Idoia Marcellan irakasleagaz egon ginenekoa. Taldekideei gustau jake. Ia ba, aurrera lan honegaz!

Abenduak 21, eguena. Iñaki Gamindek diño 0 bat dekogula lan honetan. Zergaitik 0 bat? Lana kopiatuta dauelako, berak originala topa dauelako, eta ez dogulako ezebez aldatu, tal cual hartu ei dogula… Zelango putadea! Nik eindako lan batek beste bost taldekideren suspensoa balio dau…

Gaur haregaz berbaz noa. Originala topa ein badau, erakusteko eskatu behadotzet. Originala (nirea, oin dala bi urtekoa) be eroan behadotzet, ia zein dan jatorrizkoa ikusteko, berak topau dauena ala nirea! Ideiaren jatorri dan Begoña Bilbaoren liburua be eroangotzat (ia honela harritu eiten dodan), eta berak esandako hitzak gogoratuko dotzedaz, aurretiko lan bat egokitzea “beste posibilitate bat da”. Aurreko horretan nire izena dago, eta beharrezkoa bada, Idoiagana joango gara, ia ze urtetan entregautako lana dan jakiteko.

En fin, bihar kontako dotzuet zelan joan jakun!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu