Vista asko behar da, begiak ixteko

Vista asko behar da, begiak ixteko.

Informazioaren aroa, non edozein informaziok, testu motakoa, irudiren bat, audio motako informazioak eta bideoak, mundua zeharkatzen dauen, debalde, eta azkar. Denok dekogu edozein informazio, ez edozein, informazio guztia. Informazio hori, edonolakoa da, artistikoa askotan, eta horrek artistaern obra zabaltzen dau, eta bere negozioa hautsi.

Artista asko eta asko aro honetara moldatu dira. Beren obra ez da gehiago beren negozio izango: beren lana izango da beren negozioa. Eta adibide garbiena dogu blogari. Gorkaren obra, debalde dekogu, baina bere obra, gure egoerara (eskola batera adibidez) inplementatzeko, kontratatu ahal dogu Gorka.

Musiko askok mp3ak euren web helbideetan dekiez, baina kontzertuetarako kontratatu egiten doguz. Eta pelikula asko debalde diren arren, zinemara joan behar dogu pantaila eta altaboz horreekaz ikusentzuteko.

Mundu zoragarria hau, aro bikaina…

Baina badagoz, ipuin guztietan bezalaxe, bizitza zoriontsu eta lasaia suntsitu nahi duten enpresari maltzur eta bihozkabeak. Izenik emon gabe, AEBetan finkatutako telebista, zine eta musika arloetako multinazionalek… Ze ostia, izenak emonda FOX, MTV, PARAMOUNT eta honelako enpresek, MICROSOFT deitu eta informazioaren aroa euren kontrolpean txertatzeko eskatu diote. Microsoftek, zelan ez, onartu ein dau.

Windows Vista dator, eta sistema hau, pirateriaren aurkako tresna gogor bezela planteatzen da. Gure ordenagailuak jatorrizko materiala bakarrik onartuko dau eta boikota egingo dotze edozein kopiari. Gure audioak ez dira ondo entzungo, bideoak ez dira ondo ikusiko…

Pirateriaren aurkako gerra honetan, windows vistak gauza asko eta asko egingo dauz. Web 2.0ari buruz asko dakienak, gauza hauetaz asko irakurri dauenak, jakingo dau badauela ingelesez hau guztia ondo azaltzen dauen testu bat. Hau. Radio changon horren inguruko azalpen bat dekozue. Hau. Bietako bat (ahal ezkero lehena) irakurtzea oso gomendagarria da.

Dana galduta ez dagoan arren, oso etorkizun latza igartzen da. Ia windows NTren bidea jarraitzen dauen Vistak ere… Hurrengoak be eukiko dau hau dana, eta linuxera erbesteratzea beste erremediorik ejaku parauko. Ni prest nago ba!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu