blinking…

el rincon del comandanteloko liveHoneik dire Blinkeatu dodazen azken web orriak, ia gustetan jatzuezan. Ein klik irudian eta blog horreetara joango zarie.

Baina zer da blinkeatzea?

Blinklist.com helbidean, webgune gomendagarrien zerrenda dago. Baina nork egin ditu gomendagarri? Noren gomendio dira? Edonork. Nik ere.

Webean nabigatzen nagoela, helbide bat topatzean, interesantea deritzotena, blinkeatu egiten dot: blinklisten sartzen dot, etiketa baten azpian. Horretarako erregistratuta egon behar naz, hori bakarrik.

Blinklist.comen blink gehien jaso duten helbideen zerrenda dago. Eta baita etiketa errepikatuenen zerrenda. Etiketa bat interesatzen bazaizu, bere izenean klik egin eta etiketa horrenpean blinkeatutako orri danak agertuko dira. Gainera, erregistratutako erabiltzaileblinklisteko itxura: nire tag clouda bakoitzak blinkatutako webguneen zerrenda be topatu ahal dozu. Nirea hau da: www.blinklist.com/kimo

Beste gauza bat, blinklistek eskaintzen dauena, "tag cloud"a da. Tag clouda norbere espazioan (bloga, adibidez) jarri ahal dan herramienta da. Horrela, etiketa guztiak norbere helbidean agertzen dira. Etiketa horietako baten bat interesatzen bazaizu, ::irrati libreak:: adibidez, bere izenean klikatu, eta etiketa horen azpian nik blinkeatutako orriak agertuko dira, eta euretako bakoitzak jaso dituen blinkak agertzen dira gainera. Hau da, gehienek nire blinka bakarrik dekie, batek, beste baten blinka ere bai, eta RADIO.BLOG.CLUB orriak beste 198 pertsonen blinkak.

Bueno oso herramienta erosoa da hau, batez ere nire nabigatzailean (firefoxen) botoi bat jarri ahal delako, orriak blnkieatzeko. Espero dot, zuek ere erabiltzea, bitakorarik, wikirik edo webik izan ez arren, erosoa delako gustoko helbideen zerrenda gordetzea, besteek ere ikusteko moduan, eta besteen helbide gogokoak ezagutuz.

Egongo gara majos!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu