ieeeeeeeeeeeeee

ieeeeeeeee, iee-ieeeeeeeeeeeeeeeee!!!!

Sacabó!!

Amaitu da aurtengo viña… Zenbat gauza pasau diren… Zenbat istorio kontetako…

Eguaztenean gora eta behera ibili ginen Espiga eta ni kamping denda probetan, litroak erosten, errekaduak eiten, gero besteekaz batu eta janaria erosi, eta azkenean eguenean dana furgonetan sartu eta joan ginen arte, parau barik!

Hor joan ginen David, Borjita, Iago, Borja, Aroa, Xabi, Espiga, Ainhoa eta ni. Orduan hasi zan benetako mobimienteoa! 21:00retan urten, una furgoneta de vascos por carreteras secundarias, hogei puticlub ikusi, gitxienez, parada asko eta asko ein, bi kontrol polizialen aurretik pasa, eta barikuko 6:00retan Castelloneko Benicàssimera ailegau. Bidetik galdu egin ginela Zaragozan kontutan eukinda, eta Davidek eindako turnoa, furgoa gidatzen, kurbaz betetako mendia zala jakinda, ondo ailegau ginen, ondo herria bai asmatu genuelako, eta ondo denporaz.

Furgoa aparkau eta urrungo ordua desastrosoa izan zan. Viñako akampalekura igon eta ezegoanez lekurik bapez aparkamientoan akampetea erabaki genuen, erabakia kostata hartu genuen eztabaidatxu bat eta guzti! Eta arrazoia akampementora joatea gura zaurienek zeukaten. Total, akampamentoa furgo alboan montetan hasi, amaitu eta goizeko 9:00retan lo eitera batu ginan, 23 ordu arinau altzau nintzelako ogetik eta  logura ginelako, baina…

Ogeratu eta hamar minututan organizaziñokoak etorri ziren esaten kanpamentoa kentzeko pikoloeri deitu zietela eta bazetozela gu botatzen. Eta holan izan zan, ez zauen erresistentziak asko aguantau, jentea joan egin zan (gu bebai) eta geratu zirenak bota zituzten.

Gora igon ginen, akampamentora, baina ez barrura, akampada libre eitera rezintoan alboan, eta furgoneta sartu genduan, morro apurtxu bategaz. Bigarren kanpamentoa montau genduanerako lorik ez eitea ebatzi genduan. Arroz bat egosi, tomatea berotu okela pikatua frijitu bakoi zatitxoekaz nahastu, tripa berotu eta bete, eta kalimotxoa nahastu, izotz batzuk erosi eta kacike botila bi edan, ostilango borratxera hartu, eta 18:30etan hasten zan la Pulqueria kontzertura joan ginen Xabi (Locoman) Borja (mr Piesnegros) Espiga eta ni. Oso ona kontzertua bai, abesti barri eta zaharrekaz!

Oye como va, mi ritmo, vamos a gozar, mulata…

Amaitu zanean berriro joan ginen furgonetara, eta alkoholagaz jarraitu genuen, bai eta kanutoekaz ere! Gero eta mozkorrago, ba nekea ahaztuago orduan. Gkaoko bigarren erremesa heldu zan orduan, eurak be furgonetekaz gure alboan jarri ziran. 22:00 aldera, red bull bat edan eta recintora joan ginen barriro, atean edaririk ez sartzeko eta trago baten edan geniuen kalimotxo katxia Borjak eta nik.

Bebe ikustera joan ginen, es una macarra, Espigak diñoen bezala, jejeje… Niri ejatan gustatu kontzertua asko, Durangon ikusi nauena hobea izin zan, en fin. Xabiri ‘siete horas’ gustau jakon, eta esan behada delinqúentes igon zirela ‘que nadie me levante la voz’ abesten. Amaitu zanean lehen filara joan ginan, grouppi total, Republicca eszenario horretan ordu bat beranduago Radio Bemba egongo zalako.

Radio Bemban kontzertua ona izan zan, euren azken kontzertuak bezelakoa. Ez zaurien ‘machien gun’ jo… ezta ‘KK5’ bez, Manu oso ixilik egon zan eta bush presidenteaz ein zauen berba apur bat. Gu Madjid majikoaren aurrean egon ginan, bera guri begira eta nik gitarraren jesto bat ein nauenean ‘hoy dia luna dia pena abestian’ berak eskuko atzamar potoloa altzatu zidan, barreka.

Esta gente se lo curra. Hori pentsetan joan nintzen ogera, 2:00rak aldera Radio Bembak los chunguitosen ‘si me das a elegir‘ abestiagaz amaitu eta gero. Ogean oso azkar hartu ninduen loak. Espigak kontauta, nik azken berba ein nauenetik eta zurrungaka hasi nintzen harte, hamar segundo.

Hori izin zan lehen eguna. Baia beste hiru egun be kontako dotzuedaz gero, beste momentu baten!
don’t stop the party
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu