zapatuan

Aupa pipol!!!

Barikuan euria egin bazauen nik eztakit, ez zauen euri askorik egingo ordubiak baino lehen, gogoratuko nauen bestela. Zapatuan, ostera, itzartu nintzenean ostilango txaparroia entzuten zan kanpoan. Asike buelta erdi emon eta lotan jarraitu genuen, baina hori ezin zan betirako itxi, eta ordu alai baten, hamarrak aldera uste dot nik, dendako gauzak apur bat batu eta furgonetan errefujiatu ginen.

Irudi horrek demostratzen zauen Viña Rock busti egin zala aurreko gabean. Gure denden inguruko lur dana lokaztuta egoan, eta erreka batzuk pasatzen ziren. Ainhoa eta Aroan denda lekuz mugitu behar izan genuen, eta David eta Borjitak Furgoan egin behar izan zuten lo. Beren denda hori, lokatzagaz fundituta zegoen. Hori, Homer Simpsonek babakoa montatu behar dauenean urtetan jakon artelanaren antzekoa zan. Puaj!

Apurka apurka kolegak altzatzen joan ziren bitartean (por cierto Aroa vaya pelos), zerua eta gure arteko partidua egon zan. Zeruak euri tanta batzuk bota eta gola berarentzako. Eguzkia urten lainoen artetik eta gazteria danak oihu egiten zauen gure tantoa ospatzeko! Irabazten goaz, eta trumoi batzuek enpatea lortzen dute…

Q no va a llover! No has visto nunca al cielo echarse un farol?

JEJEJE, holan ezin zanez kampingasa erabili (barbakoari buruz berbarik ez!) bokata batzuk erosten joan ginen. Gure enbutidoekaz osotu eta bazkaldutzat emon genuen eguna.

En fin, euria amaitu egin zanerako, kontzertuetara buelta behar ginen ya. Kalimotxoak itxi eta hara joan ginen, Borja eta ni bakarrik, besteek ezutelako La Troba King Fu ezagutzen, eta ezutelako gogorik hararte joateko (azken eszenarioa zelako). Joan Garrigaren talde honek rumba katalan batzuk jo zituen, baita cumbiaren bat edo beste, dusminguet taldeak eiten zauen antzera. Dana dala, ez zan dusmingueten abestirik egon. Kontzertua ondo egon zan arren, abestiak ezagutu ezkero askoz hobeto pasatuko genuen.

Amaitu zanean, furgonetara joan ginen eta beste danak errezintorantza joaten, holan despedidu genduzen, Kaotiko eta beste txandal metalada horreik entzuten joan zirelako ia gehienak. Danak espiga borja eta ni izan ezik. Destornilladore batzuk prestatu eta furgoan kinito bat joalastu genduan. Niri Daviden sagardoa jausi zitzaidan furgo barruan eta garbitzen saiatu nintzen arren… usain hori ez zan joan. Gabaz han egin zutenean lo ez zuten ezebez igarri ostera!

Canteintegrantes de Canteca de Macaoca de Macao ikusten joan ginen, eta ‘los hijos del hambre no tienen mañana’ abestia entzuteko aukera izan nauen, wonderful total!! ‘La rubia perfecta’ ezin izan genuen dantzatu, edo berandu heldu ginelako eszenariora edo pasatu zana pasatu zalako. Eta zer pasatu zan? Argiak joan zirela, kontzertua parau zala, eta ezin izan zala barriro hasi.

Luzatzen ari bazan, eta guretan egin bazuten… ez dot uste. Ez, ze gero be problemak egon ziren. Furgonetaratu ginen gu, edaten jarraitu, zeozer jan, eta zurrumurrua zabaldu zan festibaletik: gaba horretako kontzertuak, danak, bertan behera ixten zirela. Preguntetan joan ginen arren, ez zan oso fiablea informazioa. Eurian erruz ekipoa jodidu zala, eta kontzertuak atzeratu egiten zirela.

Espigak eta nik SAren kontzertua ikusi gura genuen, eta G5rena (eta indarrekaz bagauz, zegatik ez, Siniestro Total bebai), horren ordez goiko txosnara joan gien, errezintoan sartu barik, akampementotik hurbil. Trago batzuk edan genduzan, gorputza deskojonauta zegoela komprobatu, tabakoa erosi eta dirua tiketetan ez aldatzearren, tiketerako ilara ez itxarotearren, ogera joan ginen.

Gaba horretan espiga bebai furgonetara joan zan lotara. Ni bere dendara. Nire eta bere toallekaz, denda barrutik sikatu, eta dike bat ein nauen, presa baten antzera, ura barrura ez sartzeko.

Beranduago, sopauta nengoenean Xabi etorri zan, zarataka, “ei Kimo q tal, vaya fieston, tio me lo he pasau de puta madre, ostia el viñarock es q te cagas alegria alegria…” “Xabi!!! q quiero sobar!!” “Ay si tio q se me va la olla”. “gabon” “bai, gabon”

Gaba horretan bebai lo siku ein genuen.
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu