Ieup!

Egun asko daroadaz hemetik pasau barik. Enaz hil trankila! Ez hori bakarrik, hainbeste egun ezebez konta barik eztau esan gura enabilela ezebez eiten.

Alde batetik, unibersitatea ia amaitu dodala konta ahal dotzuet, asignatura danak aprobau dodaz eta aukera askeko kreditoak presentau behar dodaz tituloa gero eskatzeko, hori bakarrik. Ya naz irakasle… jejeje…

Pasa zan hileko bian euskal jaia egin zan gure herrian, eta egun horretako bideoa prestatzen ari izan naz (astiro, egia da) baina ya badekot inde, laster jarriko dot.

Ekainaren hogeita bian Muskizera hurbildu ginen celtas cortos ikusten, kontzertua oso ondo egon zan. Gero sudadera adidas gorri zahar bat ostu-topatu nauen eszenarioan. Guapoa zan eta jantzita eroan nauen gaba horretan. Ordu batzuk pasa zirenean bera jaubea agertu jatan eta emon behar izan notzen. Badakizue, bakotzari berea…

Eroskikoek biaje bat oparitu zioten amari. Parisera. Aurreko asteburu honetan joan gara eta bideo ta foto asko egin doguz han. Horregaz ere bideoak eiteko gogoak dekot, ama eta ni oporretan Parisen. Niri ejata hiria asko gustatu, motza iruditu jata baina oso ondo pasatu dogu.

Oianak kamarea galdu zauenetik ia ez dogu juergetako foto edo bideorik… Niri toketan jatala uste dot, uda honetan aurrekoan bezela juerga danak enkuadratu eta erakutsi beharko doguz!

Baina paroi bat hartuko dot, oporretan ere joango nazelako, Perura. Bai, gorrito ta jertseak erostera, Machu Picchu, Cuzco, Lima eta Chan Chan ezetutera.

Uda luzea dekogu aurrean eta aprobetxau beharko dogu!!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu