berbalditxu bat

Egunon kimotarrak!

Udaren erdiparte hau, (batzuentzako hasiera da eta beste batzuek bcn ganean dute ia) komentablea da gitxienez… Ica inguruan Pisco herrian eta beste herri batzutan sismo gogorra izan zen haranun, bi minutuz zazpikoa (zortzikoa?) eginez Richter eskala ditxosoan. Pisco herrian bezela Liman ere. Boliviak azkar eskaini die laguntza guztia… Ecuador, Colombia, Brasil, terremotoaChile eta itsasoak (hauek ditu mugan Peruk) ere laguntza martxan jarriko dute…

Tragediak honeik, ez dute gobernuaren errespontsabilitatea oztondu behar. Sudamerika osoan bezala, Perun, gobernuak ez du herrien eraikuntzan parte hartzen. Herrietako auzokideak, jente laua, abeltzaina, obreroa, nekazaria ala arrantzalea izaten dira hospitale edo eskolen eraikuntzan lanean aritzen direnak. Ez dago etxea egiten, etxeen teilatuak jartzen lagunduko dizun banketxerik, subentziñorik, ez dago ezer han. Sare elektrikoa, herriek inbertsio bezala ulertu behar dute, gobernuak ez dotzielako ipiniko. Gauza hauek danak, herritarren guztien arteko elkar laguntzaz egiten dire, gaur niri lagunduz, bihar zuri.

Gobernuak, orain astexu batzuk, “fiestas patrias” ospatu zituen, Peru osoak bezela, beren ejerzitoak bezela, euren tanke marabillosoak erakutsiz, espainolei irabazi zietela gogoratuz. Potentzial (poterea) militarra erakutsi zuten. Peruk ostera, ez dauka sismoen kasuetako segurtasun protokolorik? Larrialdietarako planik? Herria da hiltzen dena, etxe barik geratzen dena.

Hamendik, gure elkartasuna etxe barik geratu direnentzako, etxeak galdu dituzten familientzako eta euren herrientzako (herri osoaren ardura izango da etxea konpondu edo barria eraikitzea). Sasoi latzak datoz, eutsi herria.

negargarria

Bihar Bilboko aste nagusia hasiko da. Kartela apur bat flojo dauen arren, hara bastante bajetako intentziñoa dekot. Dana dala, ez egunero, bilboko aste nagusiaBillaroko jaiak ere badirelako adibidez eta datorren barikuan juerga interesantea dekolako.

Kontzerturen bat ikusi gure dot, bihar bertan chayanne adibidez. Ah! Ez datorrela? bueno ba bere ordez datozenak… jejeje… Por cierto, TeleBilbaokoak dire laostia. kaleko entrebista saio baten “ezagutzen dozu thePogues taldea?” galderari, edonork esan ahal dotze ez dekola puta idearik, baina bilbon ez da inor euren “fiesta” abestia tarareatzen ez dakienik. Chayanne horren abesti danak baino hobeto gainera!

Deliqüentes be ikusiko nauen baina el arrebatogaz joko dabe eta… ni enaz ondiño hain lerelea. Potato reggae banda be egongo da eta urteroko plaza barriko reggae jamaikanoen gaba bebai. Hemen eta hemen dekozuez, por cierto, ia orri honeik euskaraz ere eskaintzen doguzen…

Domekako arrastiko amaiurren berbenara joatea be seriamente nabil pentsatzen… Eta kalkulo matematikoak ebazten, zenbat diru, zenbat gau, hainbat kanuto, alkohol, eta abar zehazten… Eztakit ondo zertarako, hauek beti desfasatzen dira eta, ez da prebisiñoa (presupuestoak) inoiz betetzen…

Ze ondo egiten dan berba zuen moduko jenteagaz, gustoz aritu naz eleketan… jejeje… Agridulcea izan da…

En fin ba urrungo batera arte, laster Peruko nire biajeko bideo gehiago igotzen segiko dot, egunen baten kamarea eroango dot aste nagusira be eta horren bideotxuak egingo dodaz ere.
Agur…
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu