esplikaziñoak

Ez dekot zetan inori esplikaziñorik emon behar. Baina emongo dodaz, berbati nauelako gaur.

Igaz, bi mila eta seiko irailean, Lehen Hezkuntzan irakasle (LH) izateko matrikula ein nauen. Laugarren matrikula zan, eta egia esateko, lau asignatura bakarrik hartu nauzen, lau horreik bakarrik falta zitzaizkidalako. Baina nire gogoa zan, simultaneidad bitartez, LH amaiera horretan Haur Hezkuntzan irakasle (HH) izateko ikasten hastea. Urria partean gutun baten bitartez ezegoala plazarik eta LH egiten parauko nintzela esan zidaten. Orduan erabaki nauen LH titulaziñoa amaitzea eta titulatu moduan egitea HHko matrikula.

Baina ni, zelan ez, desastre hutsa nazenez, ondiño eztodaz aukera askeko kredito danak lortu. EGA badekot eta musika eskolan 23 ordu sartu nauzen igaz, baina horrek eztauenez ezetako bez balio, EGAgaz bakarrik, 2,5 kredito falta jataz… Eztekot tituloa, bez tituloa eskatzeko biderik, datorren astean kredito danak entregau ezean (ezinezkoa dana nitzako). Kreditook datorren astean edo urriko eztakit ze astetan entregau behar dire. Eta bai, orduan tituloa eskatu, tramiteak ein eta titulatu deitu nire burua.

HH egiteko aukera asko dagoz. Hogeita bost (edo 26) urte baino gehiago eukin, baina ni enaz, ondiño. Titulatu bezela joan, titulo barik nago ordea, baina baneuka ere, nire mediak (7,08) eztau plaza bapez aseguratzen, oso plaza gitxi dagozelako eta enpolloiak edonon. Simultaneidad bitartez ein ahal da, baina igaz enintzen sartu, eta aurten gitxiau, asignatura danak aprobau dauzenari ejakolako simultaneidad hau aitortzen.

Hirugarren aukera (laugarrena, hogeita sei baneuzka) selektibitate bidez sartzea izango zan. Baina horretarako doble falloa dekot. Hasteko, EHUn banagoela ya, eta ezin nazela bi karreratan egon simultaneitate hori eskatu barik. Eztakit prematrikula eginda, matrikula egiteko aukera eukiko nauen ala ez. Eta bestea hori da, prematrikula maiatzean ein behazala eta uztailean matrikula. Nik orduan enauen aukera hori kontutan aukin eta enauzen papelak bete.

eta aurten zer egingo dodan?
puuuuf

Hasteko, kreditoak amaitu. Datorren astean DYAko kursillo bat egiten hasiko naz, bi astetakoa (milesker Landetari hain azkar entxufetearren, eta Borjari bebai, akordateagatik). Ia holan amaitzen dodan behingoz. Ganera, zeozer ere hasiko naz egiten, baina irakaskuntzagaz zerikusirik eztekona, musikagaz gehiau. Udaletxean apuntetan amaituko dot umeren bati (umeak baino gaztetxoren bati) laguntza klaseak emoteko. Eta behar interesante bat topetan badot hara joango naz artezean.

Tituloa dekodala listetan apuntauko naz, eta ordezkapenak eiteko deitzen banaute, duda barik joango naz, joan behar nazelako.

Etorkizuna borroso dekot…
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu