zelan idazten da heroes?

Ay, etb, etb…

Hasi da ya, eta etzi hirugarren astez, igaz USAn hain arrakastatsu izan zan telesaila. Hemen be arrakastatsu egin da. Dana dala, hiru izan dire nik topatu dodazen akatsak, ETBk eindako programaziño honetan.

Alde batetik, eta lelokeri bat dGabriel Grayana, spoiler bat jarri dabela ETBren heroes weborrian. Bennet jaunaren izena jarri dozkuela. Izen hori ez da lehen tenporadaren azken kapituloraino aipatzen, eta (nire eritziz) bere nortasunaren adierazle da. En fin, esandakoa, lelokeri bat da.

Beste akats hau larria da benetan, heroes euskaraz. Emisioa atzeratu egin bazan, itzulpen lanetan ari zirelako zan (TDTak dekon dual sistemaren bitartez, gura dauenak euskaraz, espainolez edo ingeleraz jarrai leike telesaila). Azkekenan, ostera, ez da euskaraz estrenatu, eta ez dau estrenetako intenziñorik, ez omen dekielako beharrezko gaitasun teknikorik. Arazoak izan dituztela baina kopontze lanetan dabizela adierazi beharrean, ez dekiela ahalmen teknikorik esan dabe. Mmmm…

Amaitzeko, gure txamian min gehien egin dozkun  akatsa, begietara min, lokalizaziñoak eta pertsonaien izenak agertzen diran tituloetan dau. Honeik defektoz erabakitako testu motagaz idatzita dagoz, eta seriearen estetikan, erabat lekuz kanpo. Gauza honeik danak, “Laffayette Comic Pro” testu motagaz idatzi behar dire

Dana dala, niri asko gustetan jatan telesaila, hemen ere arraskastatsu egin dala jakiteak, pozten nau. En fin, ia Sylar hori harrapatzen dozuen, bomba gelditzen dozuen, cheerleaderra salbatu (save the world), chandraren heroeen lista deszifratzen dozuen, eta ia Alejandro eta Maya USAra ailegatzen laguntzen dotzezuen. Nortzuk? Alejandro eta Maya.

Urrungora arte.
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu