comic sans… puaj

Atzoko posta idazten ari nintzela, batez be testu mota honen bila nengoenenan, artikulo interesante batzuk topatu nauzen. Blogetan, testu mota gauza oso garrantzitsua izaten da, irakurketa erraztu egin behar dutelako, eta idazlearen, eta blogaren nortasuna adierazi. Kolore gehiegi erabiltzea, tamainu txikiegian, edo atzeko irudiagaz I hate comic sanskontrasterik egiten ez dauenean, aukera okerra egin ohi dogu.

Baina badira testu mota batzuk, berez direnak gorrotagarriak. Eta gorrotatuak. Eta hauen artean gorrotatuena comic sans da. Hain da gorrotatua, bere diseinu eskasagatik eta bere gehiegizko erabileragatik, bere alternatiboa sortu dabela, “I hate comic sans” letra mota, hain zuzen, eta aurrekoaren oso antzekoa dan arren, bere akats estetikoak hobetzen dauz.

Niri, times new roman be ejata lar gustetan. Azken bolada honetan, papyrus izaten zan nire beharretako testu mota. Kristen itc bebai dekot oso gogoko, alboko barrako testua mota horretan idatzita dekot, messingerrean… Baina Laffayette hau oso polita iruditen jata. ziur gehiago be erabiliko dotela.

Eta zuek, zer deritzozue? Gustetan al jatzue Comic Sans letra mota? Zein ejatzue bapez gustetan eta zein da gehien erabiltzen dozuena?

hemen link batzuk, comic sans zergatik dan hain gorrotagarria azaltzen dabenak:
wikipedia: historia eta kritikak

eritzi blogeroak 1
eritzi blogeroak 2
eritzi blogeroak 3
eritzi blogeroak 4

comic sans inguruan 1
comic sans inguruan 2
comic sans inguruan 3

comic sans desagertarazten 1
comic sans desagertarazten 2

lafayette comic pro descargartu eta ordenagailuan zelan instalatu

ze testu mota aukeratu blogean?

Bueno bueno, honegaz eta bizkotxo bategaz bihar zortzirak arte (?, ez al zuen, ba, errimetan?)… Aaaaagur!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu