Zorionak euskal blogosferari

…eta euskal blogariei.

Dirudienez, pasa dan astean, freebatasuna memea izugarri zabaldu zan euskal blogosferan. Zer dira, ba, memeak? Memeak blog batetik bestera kopiatzen, aldatzen eta osatzen diran adierazpenak dira, esaldiak edota elkarrizketak. Honela, jatorrizko blogeko adierazpena oso azkar zabaltzen da. Eta ezagun egiten da, jendeak bat egiten dau jatorrizko horregaz ete bere mezuagaz.

Badirudi free batasuna izena dekien posta ugari sortu direla, bai eta harrera oso ona izan dabela. Interneteko epaile diren technorati, del.icio.us, google, euskal zabaldu.com, eta bildu.net helbideetan freebatasuna etiketak zein bilaketak izugarrizko arrakasta izan dabe egun honeitan.

Honen guztiaren azalpenak Gara egunkariak lehenengo, Multimedia.comeko Arkaitzek gero eta Gorka Teketenek azkenengoz emon dozkuez.

Beste barik!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu