Juan Carlos erregea lotsabako hutsa da. Bocazas bat. Jose Maria Aznar, ostera, faxista bat danik ezin da ukatu.

Espainiako erregea, Francoren graziaz aukeratua izin zana, herriak aukeratutako presidente elekto bati ixiltzeko agintzen, ikustekoa. Errege horrek inoiz ez dau ezer esan, Marruecoseko erregeak barbaridadeak botatzen dauzanean, edo Pinochetek, kunbre iberoamericano horreetan presidente zanean. Ez dau inoz Bushen aurkako deklaraziñorik egin.

Espainiako presidentea, Jose Luis, tontolaba bat emoten dau. Argi dago nahiago dauela Aznar bategaz alkartu, Bush bati beldurra eukin. Aznar faxista da, berak eta Bushek Chavezen kontrako estatu kolpe golpista babestu zutelako, prestatzen lagundu be, adibidez. Espainiako eta USeko komunikabide handiek txalotu egin zuten hura… Eta orain beren “faxista” kondizioa, iraina moduan hartzen dabe.

Zapaterok nahiago dau iberoamericako harremanak galdu, erregeak egindakoari arrazoia emon, Espainiaren kontrako egia horreek “errespetu falta” moduan hartu, hau guztia nahiago dau, potentzia kapitalistak eta militarrak, eta euren ordezkariak iraintzea baino.

Nik badakit Chavez bastante bananeroa dala. Enaz Venezuelara joan inoz, eta nire lagun Iagok kontautako egoerak sinesten dodaz. Estatu, herri enpobrezitua da. Gobernuak, bere izena garbitzen dau han, herriaren gosea eta oinarrizko beharrizanak asetu beharrean. Hala da. Hugo, ostera, hori guztia baino gehiago da, Bushen aurka, Aznarren aurka, esan behar dana esaten ausartzen dan Estatu presidentea da.

Sudamerikanoek irudi “bananero” hori ematen dabenean Europak barre egiten dau (Evoren ditxosozko jertsea…), gu hain zibilizatu eta demokratikoak garelakoan, baina errege eta presidente espainolak lotsabakoak dire, eta koldarrak ganera, esan bezala, Chavezi bai baina beste batzueri ez dotzelako ezer esateko adorerik.

Faxismoa hamen dau, Europan. Gurea da.
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu