Speedy Marks

egunon lagunak!

Gaur, atzo topatu nauen interneteko herramienta zoragarri bat azaltzera nator. Inoz be, niri okurritu zitzaidan.

Kasua da, internetetik paseatzen garenean, egunero-egunero ohizko hiruzpalau orrietatik pasatzen garela, askotan, eguneraketa barik egon direnak, eta ezer berririk erakusten ez dozkuzenak. Horretarako, rss sindikazioak marabillosoak bihurtu ziren, orrian sartu gabe, bertan zeozer berria idatzi ete dan jakiten genuelako.

Niri okurritu zitzaidana, hasiera orri bat egitea zan, bakotzak dekozen rss sindikazio guztiak sakabanaturik erakusten zituena. Lehen orrian, esteken bitartez, nire ohiko orri guztiak, bai eta eguneratuak izan diran jakiteko aukera. Bueno ba, Speedy marks da orain nire hasiera orria. Han, nik erabakitako zortzi orri agerten dira, eta berauen presentazioa miniaturan!

Norbere Speedy Marka egiteko, gauza errazagorik… Sartu Speedy marks helbidean, erregistratu barik, gure orrien lastermarkak egingo doguz: goian eta ezkerrean ipintzen duen Add botoiari sakatu, eta agertzen den asistentean, adrees atalean helbidea ipini, title izenean orriaren izena, eta beheratxoago daukazun Add botoiari emanez, lastermarka berria egingo dozu. Irudiaren gainean klik eginez, orri barria zabalduko da, pestaña barri baten.

Miniatura horien gainean xagua iminiz gero, x gorri bat agertzen da, honela ezabatzen (ixten) dira nahi ez doguzen miniaturak. Gainera, goian eskoian, settings sakatuz, miniaturen tamaina aukeratu ahal da, bai eta fondoko kolorea. Helbide batzuek ez dute irudia ondo generatzen, blog honek, adibidez, blogari.net hasiera orriko irudia ematen du. Beste batzuek, ez dute irudia lehen saioan agertzen, baina bai geroago.

Bueno, ia disfrutatzen dozuen, batez be, internetetik gehien mugitzen zarienok!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu