telesailak

Bueno

Engainatua sentitzen den Jon batek komentautakoa ikusita, nik segitzen eta gomendatzen dodazen serieen zerrendatxu bat in dot. Kontutan aukin behada genero eta tramaren laburpenak, ze gero, comedia surrealista esan eta drama intimista izango dalakoan ikusten dabe batzuek.

fringe

link 1 eta link 2.

Link horreetan telesaila asko eta askoren elinkak dekozuez. VOSen jaitsi eta ikusi eizuez. Ez dau jatorrizko agotsa bezalakorik.

  • ALIAS: espiak. Nik ikusi ez dodan arren, jj Abramsen serie honek kritika oso onak dekoz.
  • AS IF: etb2n ematen zaurien telesail hau, Londoneko gazte batzuen istorioak.
  • BATTLESTAR GALACTICA: opera espaziala, exodo baten istorioa. Asko engantxatu naz teleserie honegaz. Oso ondo dau.
  • BATTLESTAR GALACTICA, 1978: serie horren jatorrizkoa beste serie hau izan zan. Itzela!
  • CALIFORNICATION: honek bai deko tenporadako trama bat. Baina adi egon behar zara ikusteko. Hank bueltako al da bere Karen maiteagaz? Bere editorea, Runkle, emaztea engainatzen?
  • DAMAGES: abokatuen serie barria, Glenn Closegaz, oso ondo dau, oso ondo. Gainera flasforward errekurtsoagaz oso intrigante iten da. Arin engantxatu nintzan.
  • DESPERATE HAUSEWIVES: Wisteria Laneko aventurak eta tiabuena honik oso barregarri iten jataz.
  • DEXTER: hlitzaile onen gorabeherak. Bigarren tenporada lehenaren gainetik.
  • DIAGNOSTICO ASESINATO, KOJAK, SE HA ESCRITO UN CRIMEN eta COLOMBO: horrik bai misterio serieak.
  • DOLLHOUSE: serie honek ez deko kapitulorik ondiño baina hasiko danean, jakingo dogu. Mereziko dau.
  • ED: bastante entretenidoa. Tipo berezi honek abokatu bulegoa, herri txiki bateko bolera baten jarri dau.
  • EL ABOGADO: bufete baten kasuak. Niri behintzat bai gustatzen zitzaidan eta espainolez zazpi tenporada ikusi ahal direnez, enintzen bakarra izango. Kasuak, epaiketak eta trama errebuskauak, engainuekaz eta abar. Oso serie azkarra.
  • EL COCHE FANTASTICO, EL EQUIPO A, MACGYVER, REMINGTON STEELE: sarie zahar eta onak.
  • FRINGE: seriea hasi barri da, pilotoaren preairea bakarrik dau, baina apuntau oso ondo dau eta. Expediente X barria. Serie hau jj Abramsena da be.
  • HEROES: jakingo dozu webisodeekaz hasi direla. Ezetan al dozu Echo personaia barria?
  • INVASION: PBeko Mahone agerzen zan hamen. Ez dau txarto. Izenak diñoen moduan, inbasio extraterrestre bat kontatzen da.
  • JERICHO: gidoi idazleen grebak serie hau amaiera barik hil zauen. Baina ez egoan txarto. Serie hau VOSen ez badozu ikusten, lelokeri hutsa irudituko jatzu.
  • KYLE XY: serie honek trama konplikatu in zauen apurka apurka. Ez dau bape txarto, hasierako enkantoa eta amaierako jakinmina oso fuerteak ziren.
  • LOS 4400: zientzia fikzioa, tipo X files baina desbardin.
  • LOS SOPRANO: hor dekozu serie on bat. Mafiosoak.
  • LOST: hau da gehien gustetan jatan seriea.
  • MAD ABOUT YOU: comedia de situacion delakoen artean onenetakoa. Asko gustatzen jataz Paul Reiser eta Helen Hunt.
  • MALCON IN THE MIDDLE: barre batzuk iteko.
  • MAS ALLA DEL LIMITE: controlamos la harizontalidad. Gaztetako serie mitikoa bai.
  • MATRIMONIO CON HIJOS: guapo egoan, ez deskargau eta etxean ikusteko moduan igual, baina ondo egoan bai.
  • ME LLAMO EARL: kharmaren lelokeri horrik. Barre batzuk iteko balio dau.
  • PARKER LEWISEK EZ DU SEKULA GALTZEN: etb1eko nerabeen serie hau gogoratuko dozue, ez?
  • PRISON BREAK: gero eta txarrago iten ari dire dana. Por lo menos hori da nire iritzia. Baina lehen sasoia, telebistan in den gauzarik onenetakoa da.
  • PUSHING DAISIES: azaldu nauen lehengoan.
  • QUANTUM LEAP: edo euskarazko salto kuantikoa. Serie berezia bai. Sam Becket gorputzez gorputz ari da saltoka euren kontzientzia suplantatuz eta historian zehar, misioak betez eta urrungo saltoa etxera izango dalako esperantzaz.
  • SCRUBS: medikuen telesiala da? Benetan? Ez dau emoten.
  • STARGATE (sg-1 eta atlantis): hori beti segitu izan dot, nahiz eta lehen tenporadetako magia desagertu.
  • TWIN PEAKS: serie honen amaiera surrealista eta zentzu bakoa dan arren, lehen 15 kapituloak nahiko onak dire. Nok hil zauen Laura Palmer?
  • V, LOS VISITANTES: narrasti arratoijaleen inbasioa. Amaiera barik parau zan baina danok gogoratzen dogu Diane maltzurra.
  • VERONICA MARS: Kristen Bell guapisimaren detektibe gazteen seriea.
  • WEEDS: emakume batek, diru gehiago lortzeko, ganja saltzea ebazten dau.
  • X FILES: trust no one, truth is out there. Ez da azalpenik behar. Aitortu behar da amaiera txarra izan zauela.
  • 24: akzio serierik onenetakoa. Oso ikusgarria.

Ala ba, hor dekozuez serieak apuntapala edozertarako. Agur!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu