Busturian eta Skatalites

Yeeeeah!!

Aste Nagusia Bilboren Herrian hasi da, eta lakaztu gara bastante, resakoso nago oin atzoko Bad Sound Systemaren kontzertu ikaragarriaren ostean. Begirune osoa BSSrentzako. Juerga horren bideoa, ostera, bihar edo etzi igoko dot youtubera, ondiño ezdot amaitu-eta. Izenburuan ipinten dauen bezela, pasa dan asteko kontuak eta bideoak ipiniko dodaz. Pasa zan eguaztenean, abuztuak hamairu, Irantzuk hogeita hiru urte bete zauzen, zorionak!! Hori ospatzeko, bazkari batera inbitau gintuen Busturian. Holan pasau genuen eguna, kitarragaz, malabare pelotekaz, igelean fitxak sartzen, Iñakiren kariokak bueltaka eta ponparik ezin atara, eskakeatzen (ni por lo menos) bazkaria in edo mahaia ipintzerakoan, baina gero harrikoa iten kristalak alde suabeagaz igurtziz… Beira, beira:

http://www.youtube.com/watch?v=bjrWNJrPEPA

Eta barikuan uztailak hamabost, Gernikara hurbildu ginen, Skatalites grupo jazz-skatalitiko-instrumentala ikusteko. Uste nauena baino askoz be hobeto egon zan. Seguro nengoen joko zauzen eta nik ezagutzen nauzen abesti bakarrak 007ska eta Guns of Navarone izango zirela. Baina ez, Skatalitesenak diren Phenix City eta Latin Goes Ska be ezagutzen nauzen. Eta bertsio pila bat egon ziren: baba boom the jamaicans, armagideon time willie williams, by the rivers of babylon the melodians, eta skatalitesekoek marley eta waillerregaz grabautako simmer down eta nice time… Grupo hau izan zan ska abesti bat grabatu zauen lehena, skaren asmatzaileak dire eta ezinbesteko bihurtu jataz. Hemen bideotxoa:
http://www.youtube.com/watch?v=RvQiKrUkzdY
En fin, zapatuko bideoa, uger bilboko uretan, amaituta dekot, baina ez atzokoa(k). Esan dotzuedan bezala, bihar edo etzi. Agur orduan!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Comments are closed.

Tresna-barrara saltatu