Itxoiten – Zarama

Hauxe da euskara irakasle eta tutore izan nauen Jabi Lozanok, duela hamabi urte kantatzen zigun abestia, astebete pasatu genuanean Etxarriko canping horretan. Oso oroitzapen onak dekodaz, DBHko lehen urte horreetakoak, DBH asmatu zan lehen urtean ganera, Galdakaoko institutuoan kabitzen ez ginelako Egia eskolan egon ginenean. Zuloa egin genuen horman, bere eta Pedro Herbosaren gelak batuz (ondiño dau Pedro Galdakaon)…

Javi Patagoniara joan zan trimestre oso batez, baleak ikusten-edo, eta Aubixara joan ginanean Zarandonak kotxeko luna apurtu zion “nahigabe” baten, lehiotik harria bezalako bola bat bota zauenean. Aita hil zitzaion gure tutore zenean…

Hilero musika ekartzen zigun klasera, Zaharra Zara Bilbo bezelako abesti rockero bereziak, bera be, garai bateko rockeroa izan zalako. Javik inoz ez zigun aitortu zein zan gaztetan montatu zuten rock grupoaren izena, posiblemente, guk zelan edo halan topatu ahal genuelako, eta entzun. Edo sinplemente izena bera oztondu gura zuelako.

Tutoretza geneukanean, totok ondo gogoratuko dau, Javik gure demandak entzuten zituen, bai, baina (itxuraz gutxienez) ez zien kasu handirik iten. Kexatiak amaitzen zauenean, “bale ba, urrengoa?” esaten zauen gueboi horrek, inolako lotsa barik. Errekreoetan, patioa zaintzea tokatzen zitzaionean, Edorta edo ni, Javiren ganera botatzen ginen, borroka antzekoan, eta Javi beti egoten zan hor, jodituta, ume horrik ganetik kendu gurean “txarri bat besapean baino astunagoa zara, Edorta” esaldi zoragarria esaten.

http://www.4shared.com/file/61557877/eb2ef4e0/itxoiten_ZARAMA.html

Horren ostean ez dot barriro ikusi, sindikalista in zala diñoe, telebistan urten zala egun baten… Irantzuk noz edo noz metroan ikusten dau, baina ez da harengana hurbiltzen. Irakasle eta tutore ona izan zan, ez ahal dan onena, baina bai nik eukin dodan onena. Garai batzuetan hobea eta besteetan txarraua, normal. Gauzak ederto joatea gura nauke.

En fin. Oin entzun eizue Zaramaren abesti hau (ez dozue deskargatu behar entzuteko). Zaramak hainbeste eta hain abesti guapoak eukinda, hau zan berak kantatzen zauena gaba hartan litera horreen alboan, kuriosoa, ezta? jejeje.

Bueno ba, nire lagunok, Javi Lozano ezetu zenutenok, zeozer gehitu gura dozue? Abestia komentau? Aukera hor dago, hemen beheko ‘erantzun’ botoian klik eginez. Agur!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu