fermin muguruzaren diska berria

Fermin Muguruzaren mypacetik atarata, abesti barri bat dago bideoan be:
Ohikoa den bezala, Muguruzak azaldu du komunikazio baten bidez bere web orrialdean, bere disko berriaren kaleratze data.

“ASTHMATIC LION SOUND SISTEMA” izenburuko lanak, munduko zenbait hiritan eginiko grabazioak jasoko ditu, eta musikari eta abeslari ezberdinen parte hartzea izango dira bertan.

Bidai liburuen antzera, bidai disko honek, Irun, Berlin, New York, Tokyo, Kingston, Dublin, Jerusalem, Paris, Madrid, Kuala Lumpur, Niamey, Quito, Barcelona, Mosku, Toulouse eta Erroma hirietan bereganaturiko soinuak erakutsiko dizkigu, eta Dave Hillyard (The Slackers), Stephanie Wallace, Franklin “Bubbler” Waul, Ophelia, BAD Sound System, Dana Leong, Kaori, Rub-a-DUB Market, Bajka, Al Rumjen (Asian Dub Foundation), DAM, Guive, Minsa (Desechos), Rossy de Palma, Maria de Medeiros, Manu Chao, Marina (Ojos de Brujo), Gambeat, Mouss et Hakim, Yacine Belahcene, Rude, Miriam “Matahary”, Leire Etxeandia, David Bourguignon, Arecio Smith, Alex Hohmann, Remi Sanchez, Gerard Casajus, Madjid Fahem, Sorkun, Oskar Benas, Alfonso Arias “Papuchi”, Jon Elizalde, Igor Ruiz “Fino”, Aritz Lonbide “Lonbi”, Hedoi Etxarte, Txap, Victor Navarrete, Andrés Belmonte, Eva Reina, Comandante X, Nerea Olaxa, Pedro Erazo (Gogol Bordello), Ekaterina Samsonkina, Nesta, Xabi Solano, Xabi Pery, Mikel Abrego, Joseba Ponce eta DZ musikarien parte hartzea, Asthmatic Lion soinu sistema mundialaren lekukoa izanen dira.

Muguruzak, berriro ere, Angel G. Katarain injeniari teknikoa izan du ondoan abentura luze eta korapilatsu honetan.

Urriaren 1ean entzungai eta ikusgai izago dugu lehenengo singlea.

Urriaren 31an “ASTHMATIC LION SOUND SYSTEMA” diskoa kalean.

—————————————————————————————————————

—————————————————————————————————————

———————————————————————————————————-

bueno ba, beste barik, agur!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu