elebila.eu

Begitu zelako web interesantea topatu dodan, elebila.eu. Nire interneterako exploradore dan Mozilla Firefoxak dekozen bilaketa aukeran, googlez aparte beste batzuk ipini ahal dire, euren artean eta larrosa kolorez ele ipinten dauen bat. Eta zertxobait esploratuz euren about atalera heldu ta hau leidu dot:

Elebila euskarazko lehen Internet bilatzailea da. Interneteko bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin.

Euskarazko bilaketak egiteko orduan bi arazo nagusi daude: alde batetik euskarak Interneten duen garrantzia erlatibo txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala.

Euskarak sarean duen pisua txikia dela-eta, “anorexia” edo “energia” bezalako hitz teknikoak bilatuz gero euskaraz idatzitako dokumentuak inoiz ez dira lehen emaitzen artean agertzen, hitz horiek beste hizkuntza batzuetan ere existitzen direlako. Eta berdin gertatzen da “Newton” edo “Egipto” bezalako izen bereziekin, eta “katu” edo “esne” bezalako hitz laburrekin ere. Elebilak arazo hau konpontzen du.

Bestalde, euskarak oso deklinabide aberatsa duenez, bilatzaile arruntek ematen dituzten emaitzak inoiz ez dira osoak: “energia” bilatzen badugu hitz zehatz hori duten dokumentuak agertzen dira soilik, eta “energiaren kontsumoa handitu da” moduko esaldiak ez dira emaitzan agertzen. Elebila arazo honi aurre egiteko prestatuta dago.

Elebilak Elhuyar Fundazioko I+G sailak garatutako teknologia du oinarri, CorpEusek erabiltzen duen bera. Erabilitako teknologia hori iNEWS 07 (Improving Non-English Web Searching) eta WAC3 (Web As Corpus) nazioarteko kongresuetan aurkeztu da, bi artikulurekin: EusBila, a search service designed for the agglutinative nature of Basque eta CorpEus, a ‘web as corpus’ tool designed for the agglutinative nature of Basque. Oso harrera ona izan dute eta erabilitako metodologia beste hizkuntza batzuentzat baliagarri izan daitekeela aipatu da.

Oso interesantea dala uste dot, ba lehengo egunean topatu nauen albiste honegaitik. Benga!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu