Zufiako Bideoak !!

Get up in the morning!!

Egunon Euskal Herria, Barna eta Limerick! Oso goiz altza naz gaur eta blogeatzeko aprobetxatu dot bajoagaz ensaietako baino. Oin hartuko dot nire iñarra elektrikoa, entxufatu eta auzokoak itzartu… Kaskoakaz ibiliko naz.

Tartean pasa dan hileko juergako bideotxoak hemen jarriko dodaz. Joan zan irailaren hogeita zazpigarren egun eta laugarren zapatuan, Lizarra alboan dagoen Zufia herritxora eroan gintuen Naiarak eta bere bolidoak, Che Sudaka taldea be joan zirelako, kontzertu “akustikoa” eskaintzera, kakotsen artean, instrumento elektriko batzuk be dagozelako, bajoa, kitarretako bat eta mikrofonoak…

Kontzertu ostean juergan geratu ginen herrian zegoen taberna txoko bakar horretan, eta kontzerturako karpa eta txozna antzekoan. Juerga amaitu genuenean, canping denda bat zabaldu genuen kotxearen alboan eta loak hartu gintuen ordutxo batzuk. Herrira bueltau aurretik Lizarrara joan ginen armosatzen…

Izugarria izan zan, eta hemen ataratako foto eta bideoekaz in dodan bideo muntaiak:

http://www.youtube.com/watch?v=Lv2KEYuoonw

http://www.youtube.com/watch?v=ITPeD8B0Ixs

http://www.youtube.com/watch?v=gvbGPNh-kAI

http://www.youtube.com/watch?v=Hf12mf775J4

http://www.youtube.com/watch?v=afcygHyhX-U

Gauza bat esan behadotzuet. Azken bideo hau igon eta berehala bidali zidan Youtubek email bat esaten (berriro), bideoko abestia Toots and the Maytalsen Country Roads zala, eta copyright eskubideak eurenak direnez bideoko audio hau ezin dodala erabili. Robot batek konparatzen dauz igondako audioak eta jatorrizkoak, euren datu basean dagozanak. Nik orduan sarrera eta amaiera bat erantsi dotzet audioari, NGCLASHen matxinatu valsa. Robotak, orduan, ez dau igarri abesti hau zein dan. Egia esan hasieran egin nauen bideoa, abestia normal entzuten zana, hori gehau gustau jatan. Zer deritzozue jugada hau?

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu