krisiari buruzko nire eritzia

Bueno ba eritzia emongo dot. Kontutan aukin behar da ignorante bat nazela gauza honitan. Irakurri dot hainbaten 1929ko krisi famosoaren oso antzekoa dala hau (desberdina zehatzago begituz gero) eta ekonomia kapitalistaren osasuna ziklikoa dala, eta logikoa dala, orduan, krisi aro hau, gaindutuko dana, eta gero urteak pasatzean barriro be bueltatuko dana.

Oso argi ikusten dot krisi honen atzean kapitalismo eta globalizazioa dagozala. Gaur egun, diruaren gehiengoa ez da diru tangiblea, digitala baino. Banketxeak ez dira dirutan edo urrean solbenteak. Horra hor nire ustez lehenengo jugada. Bigarrena El Concursante pelikulan ikusitako hau:

Jugada honen amaieran, existitzen ez dan diru bat zor zaio bankuari. Berriro ere, solbentzia erreal batetik haratago doa hau.

Kapitalismoaren premisetako bat, merkatuan lehia egon behar dala, konpetentziak kalitate prezioa, produktu edo zerbitzua bera, hobetuko dauelakoan-edo. Bankuen arteko lehia, ostera, elkarri engainatzea dakar, Ekhik lehenengo eta Leopoldok gero azaldu dozten moduan, eta barriro, solbentzia errealetik haratago lan egitea. Globalizazioaz, gainera, hipoteka subprime horiek solbenteak direlakoan banketxez banketxe saldu egiten dire, eta diru erreala ‘ninja’ horreeri emoten jako, baina ez eurentzako, eurak zorretan geratzen dire eta benetan dirua konstruktoreengana heltzen da. Bestalde:

-Banko honek, niri, beste banketxe bateri, miloikada hau zor dozte.
-Hartu ba, orduan, pakete hau, hipotekak dire, zor dotzuzen miloiak kobratuko dotzezuz horrela.
-Ez, ez dodaz kobratuko. hipoteka horietako batzuk ezin dire kobratu, hipotekaren jabeak, zordunak, ezin dauelako ordaindu.
-Ah, ba ez onartu pakete hori bere zorren ordain moduan.
-Ez, enaz fidatzen.

Horra hor kontutan hartzeko beste gauza bat. Bankuak ez dire alkar fidatzen, ez dirua prestatzeko eta ezta bez negozioak iteko euren merkatu interbankarioan. Orokorrean, bankuak ez dira solbenteak baina badaukie aste hau pasetako lain, inor konturatu barik. Eta hori beste banku bateri erosi edo kobratutako diru edo zorren trafikoagatik da. ‘Eskerrak’. Oin ostera, ez direnez fidatzen ez dago trafikorik eta aste hau pasatu ostean, ez deko urrengo asterako nahikoa diru. Baliteke urrungorako bai eukitea baina ezin badaurie datorren aste hau amaitu, ez dire urrungo astean existituko. Erreserba bat behar da, eta Estatuak subentzionatzen dabe hori orain.

Kuriosoa da, gainera, krisiaren zergatia. Pasa diren azken 20 urteetako sektore inmobiliarioaren super osasun ona izan da, ez bakarrik baina baita ere eta oso indartsu, arrazoietako bat. Etxebizitzen balio exageratuak, beti goraka joateko tendentzia… Urteak joan ahala jabetza erreal eta digitalak, propietateegatik aldatu dire. Ez dire etxearen balio errealagatik aldatu, etxearen balio potentzialagatik aldatu dire. Eta oin, nahiko bapatean, propietate hauen balioa aldatu egin da, eta tendentzia ere. Hortaz etxea zaukanak hipoteka ordaindu ahal zuen arren, orain etxea daukanak, salduta ere, ez dau hipoteka ordaintzeko behar beste diru. Diru erreala, ostera, konstruktoreari aldatu zitzaion, propietate honeengatik.

Eraikin bat egiteko bost miloi erabili dauz konstruktore batek, eta saltzean berrogeita hamar kobratu dauz ba saldu eta berehala etxeak ehun miloi kostatzen dauzelako. Etxea saltzean ehun izan beharrean berrogeita hamar miloira igoko bada prezioa, ba hogeita bost miloitan saltzen dau. bardin da, hasierako bost miloiak bost edo hamar aldiz biderkatuko dauz.

Erraza da: etxea saltzeko, garrantzitsuena ez da etxea egiteko gastua, etxeak lortuko dauen balioa baino. Balio hipotetiko, imaginario, potentziala. Ez errela. Saltzen duten produktuaren kostea eta balioa desfasatuegia egon da, nire ustez, merkatuan har zezakeen balio potentzialagatik. Balio potentzial hori desagertu denean, kontruktoreak aprobetxatu egin direla, eta tajada neurrigabea hartu dutela ikusten da.

Hortaz. Dirua kongelatuta dago. Dirua daukanak dauka dirua. Fabrikatan fabrikatzen jarraitzen dan bitartean ez da hain larria izango. Askoz be efikazagoa imaginatzen dot banketxeen arteko sistema sozialista bat, elkarren artean lehia egon beharrean, kidetza egongo bazan. Bankuak beraiek erretiratu eta Estatuak izendatutako erakunde batek, Estatuko Bankuak, kudeatuko balituzke dirua eta jabetzak. Gitxiendik, Bankuen solbentzia eta transparentzia hobetu beharreko gauzak dire.

Eta bigarren, nik promotore inmobiliarioen jabetzak desamortizatuko nauzen. Holan, tal cual. Abarizia txarra da eta pekatu kapitala gainera, mesede bat be egiten dotzegu gainera paraisua bermatzen. Ez, seriously, egia esan oin dirua kongelatuta dagoela, non dago ba? Eurek dekie.

Balio potentzialari begira aberastu direnek, errezesio aro honetan, dirua itzuli beharko dute, ez?? Hipotesi horrik bete ez deirelako.

Zer gertatzen da, ostera, kapitalismoan? a lo hecho pecho, eta what’s next? Inor errudundu beharrean, erantzunkizunak eskatu beharrean, diru publikoz bankuak solbente bihurtzen saiatzen ari dire, baina ez euren ekintza metodoak erregulatzen, eta konstruktoreak bitartean euren jauregietako piszinatan Ambrosiogaz ferrero rocher armosatzen… Berrogei urtez diru trafikoa norabide batzutan beste batzutan baino gehiago mugitzen zen. Dirudunen poltsikoetara. Hori konpontzen ez dan bitartean, nire ustez, oso gatxa izango da, neketsua eta kostosoa, krisi arotik urtetzea.

Laburbilduz: Bankuek, solbentzia eta transparentzia. Konstruktoreek saltzen dutenari balore erreala emon, koste errealekin lotuta.

Zelako txapa, azkenean, eta ez dakit nahi nauena esan dodan…
agur!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu