informatzen…

Beira!

Hilabete bat daroat blog hau segitzen:
http://blogs.20minutos.es/enguerra

Hernan deitzen dan argentinar batek idazten dau, guda albisteak beti. Gazako Israelko azken erasoa dala ta ezetu nauen blog hori, eta ordutik, harpidetu eta albiste guztiak irakurri dodaz. Oso ikuspegi zabala deko, oso gauza zehatzegaz azaltzen dauena. Argi ixten zauen zein ilegala eta neurrigabea izan zan abendu eta urtarrilean Palestinan gertatutakoa.

Beste gerra askotaz be aritzen da. Somalia edo Kongoko Errepublika Demokratikoan adibidez azken egunetan. Hamen Euskal Herrian edo okzidenteko beste edonon, oso gatxa da herri horreetako albisteen jarraipen on bat izatea, eta oso zaila guk zer gertatzen dan jakiteko aukerarik eukitea. Artikuluok hobeto ulertzeko, jakinminez, herri horien historia irakurtzeari ekin dotzet eta, joder, zenbat gauza barri ikasten dodazen. Hain dekogu ikuspuntua mugatuta (mugatuarazia) hamen…

Askok esango daurie, eurek bazekitela Zaire eta Kongo bardina direla, baina nik holan ikasi behar izan dot, ez doztie inon erakutsi. Somaliako piratak direla ta, nok entzun dau inoz “Somaliland” izena? Gauza honik ez dire eskoletan ikasten, eta albisteetan ez dire bapez ondo azaltzen, erraz ahazten doguz jenteak, eta urrungook ez doguz inoz ikasten… Hartu eizue enziklopedia, orduan, eta joan apurka apurka “beste” gauza horrik jakiten, merezi dau.

Hasi hamendik, adibidez:
http://fronterasblog.wordpress.com/2008/04/21/lugares-que-no-existen-somalia-i/

Edo hamendik:
http://es.wikipedia.org/wiki/Patrice_Lumumba

Honela, bila eta bila, beste pagina honegaz topatu naz:
http://www.afrol.com/es/
Bertan albisteak dauz, edozein egunkari moduan. Kasu honetan Afrikako albisteak bakarrik dagoz.

Munduan globalizaziñoa dala ta, komunikabideen instrumentizazio nazkagarri honen ganetik, internet dekogu, non informazioa norberak bilatzen dauen, eta gero eta gehiagok sortzen daurien informazio hau. Honegaz kontu be, dana ez da fidagarria interneten, edo ez dau dana garrantzi bardinagaz ezagutzera emonda.

Informatu ba, ahaldozuen beste!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu