hausnarketa: krisi ideologikoa?

krisi ideologiko baten aurrean gauz. gizarte mailan, ez indibidualki, baina maila horrek bestean ere eragina eukiten dau. albo batera itxita nazio edo abertzaletasun kontuak (geroko itxita), ezker eta eskoi ikuspegiak kontutan hartuta bakarrik, hausnarketa batzutara heltzen ari naz, eta gaur hamen jarriko dotzuedaz.

hona hamen lehen idea. badagoz, tradizioz ezker joerakoak hartu doguzen ideal edo balore sozial batzuk, nire ustez egiatan ezker ideologietakoak baino, balore humanistak direnak, soilik. hala, eskuin alderdikoek ere egiazko baloretzat hartzen dabez (apurka apurka), defendagarriak dira, eta defendatu beharrekoak. eskuin alderdikoek ez dabez prioritate moduan ikusiko, baina onartzen dauriez. balore onik, gizaki guztion arteko eskubideen bardintasunagaz lotzen dire: genero artekoen eskubide berdintasuna, arraza desbardinen artekoen eskubide bardintasuna eta abar, edo gitxieneko errespetu jokabideak, igurune naturalarekiko (desarrollo sosteniblea), edo erlijio desbardinenganakoak, eta abar.

esan moduan, tradizioz ezker joerako alderdien idealak lez dekoguz horrik, ba ezkerrekoek hasieratik babesten zituztelako, baina esan moduan horrik ez dire ezker idealak. gaur egun, alderdi asko oztontzen dira animalien kontrako indarkeriaren aurka egotea bezalako idealen atzean, horrela ezker joerakoak balira bezelan. ez.

zelan ausartu daiteke espainiako alderdi sozialista oraindik bere burua ezkertiartzat aurkezten. edo zelan da posible, alderdi jeltzaleak zentroko alderdia dala esatea?? balore humanista horrik babesten dabezelako?

benetako ezker idealak politika laboral eta ekonomikoekin lotzen dire. beti ere langileriaren alde jokatuz. erlijioa bezelako erakundeen aurrean daukaten politikekin lotzen dire. bai eta estatuak ahalik eta zerbitzu eta aukera publiko, doanekoak, hobe eta ugarienak eskaintzeagaz lotzen da. eta gainera, poblazioaren borondatea errespetatzeagaz lotzen da.

hor sartzen da abertzaletasuna. bigarren ideia nire erreflexioan. euskal herriko panorama politikoan, gurutze bat omen dau. lerro bertikaletik ezkerrera ezker joerakoa zara eta eskoira ba eskuinekoa. lerro bertikaletik gora euskal abetzalea eta bestela espainiar nazionalista. egoera honetan, oso posible da ezker alderdi bat egotea espainiar nazionalista dana (eta lehendakari izango dana!), bai eta eskoi joerako abertzale euskalduna (lehendakari izan direnak). hori guzur galanta.

Politika lerro horizontal bezala ulertu behar dogu. Herriaren borondatea, kulturen babesa eta eskubide zibil eta politikoak bermatzea, ezker joerakoa da, eta ez lurraldetasunarekin lotutako gai bat. Azken hau, gure kultura babesteko tresna baino ez da-ta.

PNVk politika linguistikoak edo antzekoak, ez dauz horrela ulertu. komunitate baten ordezkari direlako eroan dauriez aurrera, euren onurarako. ziur nago momentua heltzekotan, peneuveroek zalantzan egongo direla, independentziaren alde ekin edo autonomia on bategaz konformatu.

azken idea, ondorioz krisi ideologiko baten gagozela esaten doztena hauxe da. kontinuismoa. estatuek sistemaren iraupena bermatzeko aparato batzuk dekiez: politikoa, ekonomikoa, militarra, propagandistikoa… zikloa zarratuta mantentzeko eratutako erakundeak. oso gatxa da sistema kapitalista hau zalantzan jartzea. monarkia bera be ezin da zalantzan ipini.

espainiako alderdi sozialistak duela hile batzuk, krisia dela eta nazioarteko bilera batzutan, merkataritza askatasuna (libre comercio) garantizatu behar zala esan zauen. sistema kapitalistaren lehen araua da hori bera, bai eta krisi ekonomikoaren erantzulea, eta bere burua eta izena sozialistatzat daukanak bermatu behar dala uste dau!! zapatero presidenteak beste baten, ‘viva el rey’ esanez egin zuen topa militarren aurrean bere presidentzia hasi zauenean. ze sozialista klase dira horrik?? Nik bigarren internazionaletik bota egingo nituen. joder.

baina aparato politikoa sistema kapitalista neokontserbadore honen babeslea bada, zer esan aparato propagandistikoari buruz! zelako nazkagarria dan telecinco. azken aldian garbi dekot nahiago dodala antena3eko albisteak ikusi, telecinco baino. nahiago dot kontserbadore bat kontserbadore moduan aurkezten dana, ezker joerakoa dala diñoen kontserbadore guzurti bat baino.

emakumeen aurkako indarkeria salatzen lehenak dire, edo desarrollo sostenibleagaz betetzen dauriez euren agoak. homosexualen presentzia asko dago… ezker joerako komunikabidea hortaz?? palestinako egoera salatzeagatik ezkerrekoa? Isrelgo estatuak egiten dauen krimena salatzeagatik ezkerrekoak? Estatu Batuetako ejerzitoak kazetariak hil zituenean, hori salatzeagatik, ezker ideologiakoak? ideal horrik ederto dagoz, baina ez dire ezker joerakoak, ez dire inola ere sistema honen aldaketa eskatzen daben idealak. ideal humanistak dira, berez onak, baina ez ezkerrekoak

telecincok mugimendu okupazionala kondenatzen dau, kriminalizazioa erabiltzen dabe. bai eta beste edozein talde sozialegaz. bolonia prozesua dala eta ez dala, kataluniako manifetako kobertura erabat aldatu zan, kazetari bat zauritu zitzaienean, biktimaren ikuspegia nahiago daurielako. baina inoz ez dabe hezkuntza lege horren inguruko informaziñorik azaldu, eureri bardin dotze.

aparato propagandistikoko mensajea argi dago (telecinco zein besteen mensajeak). gauzak nahiko ondo dagoz, zeozer jodiduta badau, politikoek konpondu behar dabe. klaro. argi azaltzen ez dana, ia politikoen bitartez konpondu behar dan da, edo zuzenean purgatu eta barriro hasi sistema barri bategaz. nik uste, sistema aldaketa ez dala politikoen ardura.

en fin, krisi ideologikoan gauz. jenteak ezker edo zentroko alderdiak bozkatzen dauela uste dauelako, eta egiatan alderdi horrik inoz ez dabelako hatzamar bat mogiduko, langile klasearen alde, edo pribatizaziñoen kontra, edo eliza katolikoa frenatzeko, eta abar. gero defraudatuta sentitzen da jentea.

nire ustez, hausnarketa honik egin beharrekoak dire. ondo jakin behar da ze klase politiko dekogun. ze politika klase egiten dozkuen. argi eukin behar da zer lortu gure dogun.

benga ba!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu