‘la ciudad bullosa’

Aupa lagunak!!

Komikitxo bat ein dodalako nator hona, oingoan. Komiki hauxe eskolarako egin dot, Musika Hezkuntzako Audiociones hautazko irakasgairako, eta espainolez danez ba espainolez egin dot komikia.

Gaia argi zegoen: kutsadura akustikoa. Istorioa oso sinplea da: Aitor, herri txiki batetik hirira doa bizitzen eta han zarata asko eta asko aguantatu behar dauz. Lehenik istoria egin nauen (oso gainetik, idatziz), gero eskema bategaz jarraitu nauen, irudiekaz, ia orria nola distribuituko nauen y tal, osea, komikia miniaturan eta garabatoekin.

aitor

Gero komikia bera marraztu nauen, arkatzez lehenengo eta rotulki eta pilotez gainetik gero. Ordenadorera eskaneatu nauen, kontraste handiagoz, eta gero photoshop erabili nauen koloreatzeko eta testua idazteko. Inoz enauen erabili photoshop ezertarako bez baina erraz erabiltzen dala ikusi dot, honetarako gitxienez bai.

Beste aldetik, PDF creator erabili dot, inpresora birtuala, hori dana PDF formatoan ifinteko. Programatxo hauxe deskargatu eta instalatu ostean, artxiboa inprimitzeko agindu beha da. Asistentea urtetan danean, inpresora normala hartu beharrean PDF creator inpresora aukeratu eta jarraitu inprimatzen, orria inprimatu beharrean pdf bat sortzen dau. Gero, hori igotzeko issuu weborrian erregistratu naz eta bertara igon dot, ba efecto polita egiten dauelako orriak pasatzerakoan.

Eta orain bai, gehiago itxaron barik, hor doa komikia:
Egin klik hamen.

Esango doiztezue gustau jatzuen ??
benga!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu