autorun birusa

aupa!!

Gaur birus hori, ‘autorun’ izenekoa kendu dot ‘pen drive’ batetik. ‘Autorun’ hori’usb portatiletan, pen drive, mp4, ipod eta disko duro externoak bezalakoetan kopiatu, eta horien bidez zabaltzen da. Hau, zehazki, badakit non kopiatu zitzaidan, abaguneko txamiko ordenadorean. Ez dakit oso ondo zein kalte egiten dozten, baina birus danak kendu egin beharrekoak dire.

Nik AVG dekot, dohaineko antibirus polita, baina honek, birusa detektatzen dauen arren, behin eta barriro agertzen jarraitzen dau, ezin duelako ezabatu. Usbko karpeta zabalduz gero, ‘mostrar archivos ocultos’ aukera emon ostean, eskuz borratzen saiatu arren, bost segundora barriro agertzen da hortxe. Mi PC zabaldu eta disko duro hori bigarren botoiaz sakatuz ‘formatear’ aukera bat ere badago, baina horrek ere, ezin dau autorun ditxoso hau kendu. Sarean bila ibili ondoren konponbide asko topatu dodaz (beste antibirus batzuek bai ezabatzen dabe, edo ‘modo a prueba de fallos’ moduan izituz ordenagailua eta pauso batzuk jarraituz, norberak ken dezake birusa), eta badago metodo bat erraza, erosoa, funtzionatu doztena eta oin azalduko dotzuedana.

Winrar erabiliz (nik honen ordez winace erabili dot). Winrar erabili daiteke edozein karpeta begiratzeko, explorerra moduan, konprimitutako karpetak zein konprimitu gabekoak zabaldu ahal dire programa horrekin. Horretarako (adibidez, baina hau ez da modu bakarra) zabaldu edozein *.rar eta sakatu botoi hau:

En fin, ikusten dozuenez, edozein karpetatik ibili ahal zarie. Bien bitartean, hori zabalik dekozuela, itxi explorerra. Explorerra honela ixten da: zoaz ‘administrador de tareas’-era (ctrl+alt+supr), eta bere ‘procesos’ pestañan, explorerra aukeratu eta ‘terminar proceso’ aukeratu. Orain bai, winrar horrekin zoaz usbaren disko gogorrera, eta eskuz borratu egizuz bai ‘autorun’ eta baita ‘recicle’ artxibo eta karpetak. Listo!

Explorerra barriro martxan ipintzeko, ‘administrador de tareas’-en ‘aplicaciones’ pestañan, behean dauen ‘tarea nueva’ sakatu eta idatzi ‘explorer’. Holan jarriko dau martxan horrek explorerra. Zoaz karpetara eta kendu egizu barriro ‘mostrar archivos ocultos’. Ganera, nik formatetau egin dot disko duro hori, badaezpada.

Antibirusak ez dozte barriro hori topatu. Asiq, minuto baten (askoz be errazaua da egintea, hau idaztea baino) kendu dot birusa, ordenagailua amatatzen ibili barik, antibirus batzuren serial zenbakiak topetan ibili barik… merezi dau. Ala ba!

Beste bat arte!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu