battlestar galactica

Frak!!

Duela urte erdi amaitu zan BSG, zientzia fikziozko telesaila zoragarria. Eta garai horretan, hain nengoen marabillatuta, eszena batzuk hartu eta youtubera igon nauzela zuokaz konpartitzeko, ikusi daizuen zelako kalitatea dekon. Youtubeko copyright politika dala ta, gaur arte ezin izan da ikusi (produktoreek ikusteko baimena emango zuten orain).

Zati honek, ia ia azken kapitulokoa dalarik, ez dau ezer garrantzitsurik kontatzen. Pertsonajearen interpretazioa da hamen garrantzitsu, hainbentazioa: zelako jodituta dauen dana.

http://www.youtube.com/watch?v=o4vRJcqlRIk

Lehengoan Barcelonan barriro ikusi genuen lehen kapituloko lehen zatia, Ibaik ikusteko nahia azaldu zidalako, nik gogoz ipini nauen han geundenontzako. Fragmento honetan ikusten dana, hor ikusi genuenetik oso urrin dago, eta number six agertzeaz aparte, ez dago inolako spoilerrik.

Bale, eta oraintxe, danok Donostira !
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu