blogariak!

blogaritik blogariakera, eta gogotsu gainera!

ongi etorria ni, plataforma barri honetara. oraindik ere barri barri dau, txukun txukun, estreinatu barik. niri ordea, nahastua gustetan jata, lohi, eta trastoak armairutik kanpo, horregatik ekarri dodaz blogarikoak blogariakera.

urteak daroadaz blogarin, gero eta gitxiago egia esan, blogen berezko heriotza errepikatzen. baina oin etxea aldatu dogula, itxaroten nauen bultzadatxoa izatea espero dot. post barriak idazteko, ohitura txar horiek barriro ere hartzeko, jendeari, nire jendeari batez ere, betiko parida eta gauza serioak kontatzeko gogoak dekotez, edo enajenazio momentuan nago orain.

edozelan ere, 2006ko martxoako bloga eta hauxe desberdinak izango dira, ez apropos, baina neu ere aldatu nazen neurrian, bloga bera aldatuta egon behar da, derrigorrez. lehenik eta behin, ikasle garaia amaitu dotelako jada (azkenik!!), bigarren, bere garaiko bideo lotsagarriez ba lotsa-lotsa, lotsatuta amaitu dotelako, beste garaietako kronikak direz, ta hor jarraituko dabe betiko (youtubek zentsuratzen ez dozten bitartean). kontuz, nik oraindik ere mozkorrak hartu ta izugarrizkoak montatzen dodaz, baina nahiago dot hori ez publikatu hamen. azkenean ni be heldutuko naz ba!

en fin, beste bi gauza. alde batetik, esan bezala blog hauxe estreinatzen ari nazela post honekin, eta hortaz, oraindik gauza asko erdizka dagozela, nire lehen erronka hemen goian dagoen slide honetan, argazkiak aldatu ta nik aukeratutakoak ipintzea da. laguntzak eskatzen ere hasi naz… espero dogu estreinoarekin ez amaitzea, ta saiatuko naz, ba, astero bi post publikatzen, gehiagorako gogoak badekodaz ere, bi bakarrik jarriko dodaz hurrengo asteren baterako gordez zirriborroak. hori da nire konpromisoa. zer deritzozue?

bigarrena, nire laguneri eskerrona emoteko da. hasi baino lehen ere badakit, hemen jarriko dodanaren erdia gehi erdiaren erdia, lagunekin izandako elkarrizketatik urtengo dala. bai pertsonalki somera y gomera bezalako paridak rebotatu ahal dodazelako, edo gure lagunarteko foroan agertutako zeozer izango dalako, hona ekarritakoa.

bueno, hasi da ba lasterketa barria, eta ferminek kavafisen poema honela itzuli zuen, esaldi horrekin amaituko dot gaur:

“bidea ta bidaia, luzea izan dadila”

bueno, eta beste barik, betiko nire amaiera sinadura koloroso hauxe:

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu