la pegatina, jai eta dantza

Ezagutzen al dozue La Pegatina? Seguro askok baietz. Montcada i Reixaceko taldeak Euskal Herrian jotzen dauenean areto edo plazak bete egiten dauz, asiq askok bai ezetuten dozue… Ezetuten ez dozuenontzako, runba urbana estiloko taldea da, edo bestela esanda gitarra espaiñolagaz egindako reggae rock mestizaje punkia… (ejem)… Euren weborritik bi diskak deskargatu ahalko dozuez debalde. Bueno, ba nik hainbeste gauza dekotez taldeari buruz esateko…

Taldea ezetuten banauen ere, gure lehen kontaktoa ni enengoala izan zan, Donostiko Loiola auzoan jo zutelako 2007an, ta bertara espediziñoa montatu zutelako kuadrilakoek. Hango kontzertuaren ostean, lagunak berbetan egon ziran taldekoekin, diska ta kamisetak erosi, niri buruz be egon ziran, nik radiochangoko foroetan noz edo noz idatzi izan dot-eta, eta etxean dekot Al Carrer orijinala, sinatuta goitik behera.

Urteak aurrera, kontzertu asko ikusi doguz: Ondarroan nik lehen aldiz, Durangon bi biderrez uste dot, Bilboko kafe antzokian ta han Bertol ezetu (taldearen jarraitzaile bat)… Areatzako kontzertua putada handia izan zan. Gitxi falta zala Raimundo Amador kontratatu zauen udaletxeak (antza ganga bat izan zan) eta nik arin jakin nauen nire lagun baten lehengusuaren bitartez. Ahi es nada, foroan idatzi notzen Pegatinakoeri euren konfirmaziñoa bilatuz eta… eurek ez zekiten ezebe! Baina bai,  azkenean ez ziren etorri… Bardin da, beste mila bider ikusi doguz ere, eta sarri berba egin kontzertuen ostean.

Baina inoz berba egin badogu eurekin, hori Montcadan izan zan. Gogol Bordello ikusten joan ginen maiatzean, ta aurreko egunean, Montcadako jaiak zirenez eta han Peret eta Tabaloko taldeak egongo zirenez ba hara hurbildu ginen. La Pegatinakoek kasualitatez libre zeukatenez asteburu hori, ba handik ibili ziren, euren herriko jaietan, eta haiek ikusterakoan ba berbetan hasi ginen. Batez ere Adrià eta Rubenegaz, taldeko abeslariak.

Mila istorio komentatu genduzen, aurrekoak eta beste asko, Adriàk batez be bere batailak kontatu zizkigun, taldeagaz bizitako kuriositateak. Han jaia amaitzen ari zala, goizean Barcelonetan egingo zan jai batera joateko esan ziguten, eta kostatu bazen ere, azkenean konbentzitu gintuzten. Jaia izugarria izan zan, Iruñako txarangen moduan, hango koadrilek txaranga eta batuka salseroak nahastu ta hor doaz auzotik hainbat talde eskandaloa montatzen. Eguerdira arte egon ginen parrandan, eguna argitu arte ta askoz be gehiago. Adrià gaixoak barkamena eta dana eskatzen zigun etxera joan gure zauelako…

En fin, al grano! Montcada ta Barcelonetako parranda horretan kantaren bat euskaraz egiteko komentatu genion Adriàri. Tipoak esan zauen, gustora egingo zutela bat, baina inok ez dotziela egin testua ta hori barik, txungo dauela asuntoa. Ta nik esan nion, neuk idatziko niola. Gauzatxu batzuk adostu genduzen, ba letra poperilloa izan behako zala, enaz oin ni hasiko polizian ganean bronka muntatzen!! Etzi-amunean (eztakit ulertu be egiten dan…) idatzi notzen, izugarrizko ajeagaz testu hau:

Astebete beranduago, tourra egin genuen Mutiloara, anbiente zoragarria egon zan han. Kontzertuaren ostean betiko lez eurekin egoteko aukera izan genuen, eta nik letra horixe emon notzen abeslariari. Ovidi, perkusionistak, likor cafe eman zidan edateko, gero jakin dot Iruñako telebista zoro batetik atara zutela edari hura. Poz pozik egon ginen han, ta ni are pozago, astebete beranduago kanta eginda bazegoela esan zidanean email bidez. Ordutik hona, Euskal Herriko kontzertu guztietan jo dabe, lehen aldiz Sopelan, han egon nintzen ni ta señalatu ninduen (zelako espektakuloa!). EHZn kontzertua handi handia izan zan bebai, inoz bizi izan dodan “beste bat” exigenteena. Bilboko Aste Nagusian (goiko bideoa) ni Rototomen banengoen ere, kontzertu handia izan omen zan. Erandion ere… eta laster Gasteizen.

Beste istorioren bat be bidean itxi dot, baina handienak hor kontatu dotzuedaz. Ikusten dozuenez taldea, beste edozer igual ez, baina hurbilak gitxienez badira, ta danok animatzen zaituet eurekin berba egiten. Ni enaz lehena izan, eta enaz azkena izango, hori ziur. Bueno, eta precisamente, urrian egongo dira gure herrian, Gasteizen zehatzago, Jimmy Jazz aretoan, Mira que Mira Tour honetako azken kontzertuak emoten, estudioan sartu aurretik.

En fin, gauza asko komentatzeko, ta asko komentau dodaz azkenean. Taldeari buruz baino, taldeagaz eukin dodan harremanez. Beste baten beste zeozer.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu