giza eskubideeri buruz berbetan…

Hola karakola!

Nire amari emongo dotzat ahotsa gaur:

Kaixo daneri, Arkaitzen ama naz eta txapa hau berari ematen ari nintzaioenan aukera eman dozte bere blogaren bidez zueri be kontatzeko azken asteburu honetan nondik nora eta zertan ibili nazen. Gandían egon naz. Giza Eskubideen inguruan egin diran jardunaldi batzutan, jende zeharo desberdinagaz, bai partaideei dagokionez eta baita mahaikide izan direnen aldetik ere.

AEN-ek bultzatuta, hemengo Euskal Herriko Osasun Mentalaren Elkarteko kideak izan gara partaide. Han eztabaidatu dogu -eta ikasi, neurri handi baten- hainbat egoera desberdinei zelan egin aurre.

Aurkeztu diren gaiak hauek izan dire: inmigrazioa, tortura, gaixotasun mentalen bat daukatenen eskubideak, genero eta transexualitatea, bortxakeri politikoa eta Estatuek egiten duten bortxakeriaren biktimak. Arlo hauetan gertatzen diren egoerak azaltzeko, aditu desberdinen hitzez gain, gurekin izan doguz arazo hauek bere azalean bizi izan dabezen hainbat pertsona. Gai hauek zerrenda moduan aurkeztu dotzuedazen arren, konturatu naz, arazo hauek danak lotuta dagozela gehienetan.

Inmigazioaren munduan, bidaia egiten dutenak sarritan torturen biktima izan dire bere jaioterrietan, bidaian eta azkenean be, gure herrialdeetara heltzen direnean. Hau salatzeko Senegaletik etorritako talde bat egon zan.

Psikiatrikoetan, gaixotasun batekin jota daudenen egoera defendatzeko Radio Nikosiako partaideak egon ziren, bai eta gure artean hain ezagunak ez diran beste kolektibo batzuk ere. La Colifata ezagutzen dozuenoi, Radio Nikosia proiektua ezagutzera inbitatzen zaituet.

Genero arloan, entzunda izango duzue, antzina, klasifikazio medikoetan, homosexualitatea gaixotasun mentaltzat hartzen zala. Lan eta denbora asko inbertitu da homosexualitatea zerrenda horretatik ateratzeko. Transexualitatearen kasuan, ostera, erronka hori martxan dago oraindik, eta urrun ikusten da helmuga. Antza danez, Gaixotasunen Klasifikazio Internazionalak oraindik jarraituko dau transexualak gaixo bezala tratatzen.

Azkenerako utzi dodaz beste bi gai hauek: tortura eta bortxakeria politikoa (Estatuek eta gobernuak egindako bortxakeria, batez ere). Nire barnean bi egoerak lotu egin dodaz. Alde batetik, kuriosoa badirudi ere, tortura salaketa gehienak ez direla Euskal Herrian egiten esan ziguten; eta bestalde, bortxakeria politikoaren mundura hurbildu ginenean, gure inguruan ohikoegia eta oso nabarmena dala ikusi genuen, eta Estatuak isilpean gordetzeko azpijokoa eta maltzurkeria erabiltzen dauela. Euskal Herritik joan garen koadrilatxoak, konklusio bezala erabaki dogu ezin dotzegula egoera honi uko egin, eta biktima mota asko dagozela. Apurke-apurke, gero ta jende gehiago gagoz biktimei gure laguntza eta babesa emateko ikasi eta prestatu behar garela pentsatzen dogunok.

Formakuntza horri begira, lehen pausoa, jardunaldirako prestatutako Uso del Protocolo de Estambul tailerrean parte hartzea izan zan. Tailer honetan sakonago ikusi dogu torturak salatzeko eta frogatzeko oso baliagarria dala protokolo hau, Nazio Batuek sortu zutena, ta egun erabiltzen dabena, torturekin amaitzeko, eta torturatzaileak epaitzeko.

Biktima guztiei zor zaiena emateko, torturak salatzea, frogatzea eta kasu hauek ezagutzera ematea ezinbestekoa da.

. . . : : : n e k a n e : : : . . .

Eskarrikasko laztana!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu