Hau Ekhirentzako

Kanta hauxe, Ekhirentzako, ta Ekhi moduan egon izan direnentzako. Baina orain ya ez, ausarta nire laguna, aupa zu!

http://www.youtube.com/watch?v=pb_x07URFNw

Lanean zaude, toki berean,
guztiz erreta, ixilik.
Orori baietz, oro jasanez,
makinantzat hartuta.
Traba asko, kolpe franko
bizkarrean jasota;
zurekin, zu gabe,
aurrera berdin segiko dute,
gupida barik.

Ilea moztu, itxuraldatu,
behar izan zenuen,
behin eta berriz arotik pasa
beste masaila eskaintzen.
Bi hil barru, ate joka
ibiliko zaren arren,
beharrak bultzata
edozein eskaintza usteli
heltzen diozu.

Aukera baten bila
putreen artean
sistemaren bamean
dirauzun artean.

Garbi dute beraiek
zu ez zarela ezer.
Azpijokoz, nahi duten
dena egitan dute/egiten dizute.

Aukerak urri dirra,
gutxi zure alde.
Emandakoa hartu
edo handik alde.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Comments are closed.

Tresna-barrara saltatu