Avatar Aang

Uda honetan, Avatar: Azken aire maisua ikusi dot. Marrazki biziduentako serie hau ederto dago, asko gustau jatan, baina ikustera animatu ninduen detailea, telesiala nahiko laburra izatea da. Izan ere, hogei minutuko 61 kapitulo dira bakarrik, eta ziur hilabete baten despatxatu dezakezula.

Behin amaituta, biolentziaren dema eta seriean tramari ematen zaion amaiera, ezinhobea iruditu jata, baina ez dotzuet errebentatuto. Pelikula ikusi ez dodan arren, daneri entzun dotzet seriea askoz be hobea dala, nahiz eta marrazkiak izan (Dragoi Bola Evolution pelikula lotsagarria aipatuta bakarrik…).

Animo, gustauko jatzue! Ganera, gure hizkuntzan deskargatzeko, badago weborri bat, danok ezagutu beharko zenuketena: euskal encodings. Berton topatuko dozuez serie honen deskarga direkto linkak zein emulerentzako elinkak. Eta ez serie honenak bakarrik, beste asko ere badauz!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu