Agur eta ohore, Gregory Isaacs

Reggaearen ahots garrantzitsuenetako bat joan zaigu atzo. 59 urte zituela eta biriketako minbiziak jota.

Reggaearen izarretako bat izan da, batez ere 70eko hamarkadan, musika roots melodikoagaz. Arazoak izan zituen drogekin, eta sartu irtenak egin zituen espetxeetan. Ahotsa ere kaltetu zitzaion, drogen ondorioz esan genezake…

Kanta asko oso ezagunak direz, Night nurse, My only lover edo Cool down adibidez. Nik bi dekodaz oin gogoan, the house of rising sun kantaren reggae bertsio zoragarria alde batetik. Eta bestetik, the rockers filmean horsemouthen alboan egindako agerpena, bai eta slave master kantaren interpretazioa, jarraian itxi dotzuendana:

http://www.youtube.com/watch?v=mqH_KlRlOe8

Agur eta ohore Gregory Isaacs, eta eskarrikasko.

bless

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu